Ambrose Akinmusire tronpetisteak abiatuko dau 365 Jazz Bilbao zikloaren bigarren zatia

Bizkaie! 2014-09-17 12:55   Musikea

Urriaren 15ean, Ambrose Akinmusire tronpetista estadubatuarrak Bilboko Alkarte Filarmonikoan joko dau, 19:30ean. Kontzertu honek Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren denporaldiko bigarren zatia zabalduko dau.

365 Jazz Bilbaoren aurtengo lehenengo zatia zezeilean hasi eta bagilean amaitu zan. Tigran Hamasyan pianista armeniarrak, Gregory Porter abeslari kaliforniarrak, Roy Hargrove tronpeta-jotzailearen taldeak eta Terence Blanchard tronpetista eta konposatzaile estatubaduarrak jo eben orduan. Denporaldiko bigarren ekinaldian, Ambrose Akinmusire, Kurt Elling, Periferians, Leslie Helpert, Noguel Quartet eta Daniel Amat Trio izango dira protagonistak.

Kurt Elling abeslariak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak alkarregaz jardungo dabe zemendiaren 6an eta 7an, Euskaldunan, Nabil Shehataren zuzendaritzapean. 365 Jazz Bilbao zikloak jazz agertoki izango dira bere bai NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hotelak. Egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu