Altxatu talde nafarrak 'Hitza' bigarren diskoa kaleratu barri dau

Bizkaie! 2014-09-17 14:49   Musikea

Hirukote gaztea osotzen dabe Ibai Osinagak, Iker Arizek eta Julean Abaurreak, 15-16 urte besterik ez ditue eta. Halanda be, Hitza (Gor) Irunberriko taldearen bigarren diskoa da, lehenengoa igaz argitaratu eben eta. Urriaren 11n, Tolosan aurkeztuko dabe zuzenean.

Gazteak izan arrren badaukie esperientzia, eta heldutasuna igarten jakie bai musikan bai kanten berbetan bere. Hamabost kanta ditu Hitza lanak, hamahiru euskeraz, bakarra gaztelaniaz, eta beste bat intrumentala da. Punk-rocka egiten dabe, eta Gor diskoetxearen apostu handienetakoa da.

Hitza eta hizkuntzea ei dira euren arma bakarrak, diskoaren izenburuak berak erakusten dauen lez. Gai ugari eta danetarikoak jorratu ditue kantetan, komunikabideen manipulazinoa eta Nafarroan D ereduagaz dagozan arazoak, berbarako. Vendetta taldeko Javier Etxeberriaren kolaborazinoa izan dabe Sé tú mismo kantan.

Hitza singlea entzun gura izan ezkero, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu