Herrialde eleaniztun edo hizkuntza gitxituak dituenen profesionalak batzarra egingo dabe Zinemaldian

Bizkaie! 2014-09-17 18:47   Barriak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Topografiak. Beste hizkuntza batzuetako filmografien ikusgaitasuna, koprodukzinoa eta nazinoartekotzea izenburuko lan saioa antolatu dau 62. Donostian Zinemaldian, irailaren 23an, Europa Creativa Desk Media Euskadi programeagaz batera. Euskal Herrikoez gan, Finlandia, Suitza, Flandria, Islandia eta Letoniako erakunde ordezkariek eta kultur eragileek hartuko dabe parte.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Topografiak. Beste hizkuntza batzuetako filmografien ikusgaitasuna, koprodukzinoa eta nazinoartekotzea izenburuko lan saioa antolatu dau 62. Donostian Zinemaldian, irailaren 23an, Europa Creativa Desk Media Euskadi programeagaz batera. Euskal Herrikoez gan, Finlandia, Suitza, Flandria, Islandia eta Letoniako erakunde ordezkariek eta kultur eragileek hartuko dabe parte.

Europako hizkuntza nagusietan sortzen dan zinemagintzeatik harago -ingelesa, frantsesa, alemana, espainiera edo italiera, bada Europan bestelako mapa zinematografiko bat be, zinema produkzino ezezagunagoek osotzen dabena, komunidade eta kultura eleaniztunetan sortutako produkzinoak, sarritan, hizkuntza gitxituetan filmatuak izaten diranak.

Halanda ze, ikus-entzunezkoen arloan espazio eta zirkuitu barriak topetea eta egoera gatxak bizi dituen beste kulturekanako harremanetik irakaspen onuragarriak ateratea izango dira batzarreko parte-hartzaileen erronkak. Antzeko esperientziek ideien truke interesgarria sortu ahal dau, arazoei aurre egiteko be balio izaten dabe, arazook be bardintsuak izaten diralako, berbarako: ikusgaitasuna, nazinoartekotzea, koprodukzinorako aukerak edo Europako beste mapa filmiko hori osotzen daben ikus-entzunezko produktuen iraunkortasuna, azaldu dabe ekimenaren arduradunek.

Jardunaldiotan ondoko gaiak jorratuko ditue: hizkuntza nahiz kultura konplejutasun honek sortzaileentzat eta industriarentzat dakarzan aukera eta erronkak; herrialde eta hizkuntza honeetan sortutako zinematografia nazinoartekotzeko aukerak; koprodukzinoetarako bazkideak topetea; masa kritiko txikiko hizkuntzetan sortutako produkzinoen bideragarritasuna edo iraunkortasuna; laguntza publikoekazko menpekotasuna; eta kultur produkzinoen promozinorako erakunde, industria eta sortzaileen arteko hitzarmenak osotzeko aukerea.

Eusko Jaurlaritzako ordezkari, eta ikus-entzunezkoen sektorera bideratzen diran laguntza publikoen kudeaketearen ordezkari lez lan saioan Clara Montero Kultura Sustatzeko zuzendariak eta Ainhoa Gonzalez Europa Creativa Media Desk Euskadi programearen koordinatzaileak hartuko dabe parte.


'Filming in the Basque Country. Euskadin errodatzea'


Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Filming in the Basque Country. Euskadin errodatzea ekimena be sustatuko dau. EAE filmaketetarako dituan erakargarritasunak aurkeztuko deutsiez prensa akreditatuari eta zinema industriari. Basquetour agentziagaz eta hiru euskal Film Comissionegaz alkarlenean antolatutako koktelean, filmaketetetarako EAE aukeratzeak zein abantaila eta onura dituan azalduko da. Itziar Agirre Zerga Administrazinoko zuzendariak EAEn filmetako eskaintzen diran zerga pizgarri nagusiak aurkeztuko ditu. Ekitaldia irailaren 20an izango da, 13:00etan, Kursaaleko prensa klubean.

Horrezaz aparte, garagarrilean Koprodukzinorako proiektuei aholkularitza deialdia zabaldu zan. Juan Gordon produktoreagaz Internet bidez nahiz aurrez aurre hainbat batzar egin ostean, sortzaileei hirtzorduak lortu jakiez Zinemaldiko koprodukzino foroan, nazinoarteko koprodukzioa lortzen laguntzeko.


Zinema Euskeraz eta Zinemira, Zinemaldian

Euskerara itzulitako filmeek osotuko dabe Eusko Jaurlaritzeak bultzatutako Zinema Euskeraz zikloa, batez be umeentzako lanek. Zortzi pelikula izango dira, danetara.

Euskal zinemeari eskainitako Zinemira atala, Eusko Jaurlaritzaren eta Zinemaldiaren arteko alkarlanare emoitzea, sendotua dago dagoeneko Zinemaldian, Jaurlaritzako iturriek adierazo dabenez. Aurten sei film luze eskainiko dira, eta Kimuak katalogoko beste zazpi film labur.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako film bi estreinauko dira aurten sail ofizialean: Pablo Maloren Lasa eta Zabala eta Loreak, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagarena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzinoa jaso daben beste lan bi be estreinauko dira Donostian: bata Zabaltegi sailean, Borja Cobeagaren El negociador, eta bestea Belodromoan, Ricardo Ramonek eta Beñat Beitiak zuzendutako Dixie eta matxinada zombia animazino lana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu