Euskal zinemearen Zinemira galea egingo dabe gaur Donostian

Bizkaie! 2014-09-22 15:15   Barriak

Euskal zinemeari eskainitako Zinemira sailaren jaia protagonista izango da gaur Donostia Zinemaldian. Galea Victoria Eugenia antzokian izango da, 20:00etatik aurrera. Pedro Olea zinemagile bilbotarrak jasoko dau aurtengo Zinemira Saria. Horrezaz aparte, Borja Cobeagaren Negoziatzailea pelikulea estreinauko da.

Euskal zinemeari eskainitako Zinemira sailaren jaia protagonista izango da gaur Donostia Zinemaldian. Galea Victoria Eugenia antzokian izango da, 20:00etatik aurrera. Pedro Olea zinemagile bilbotarrak jasoko dau aurtengo Zinemira Saria. Horrezaz aparte, Borja Cobeagaren Negoziatzailea pelikulea estreinauko da.

Pedro Olearen lehenengo film luzea Días de viejo color izan zan, 1967an. Zinema Idazleen Zirkuluaren zuzendari barri onenaren saria eta Tangerreko zinema-jaialdiko sari bat irabazi zituan lan horri esker. El bosque del lobo (1970) beharrak kritika sano onak jaso zituan, eta sari ugarri emon eutsozan. 1978an, Un hombre llamado Flor de Otoño pelikulan egindako beharragaitik, Jose Sacristanek Donostia Zinemaldian gizonezko aktore onenaren Zidarrezko Maskorra irabazi eban. Akelarre (1983), El día que nací yo (1991) eta El maestro de esgrima (1992), Gernika (1982), Bihotzez (1983) eta Athletic, un siglo de pasión (1998) eta beste hainbat lanetan parte hartu dau.

Euskeraz bizi nahi dut film labur lehiaketearen sari-banaketea be gaur egingo dabe, Donostiako Kutxa Andia aretoan,18:00etan. Ganera, zinema munduan euskerearen normalizazinoaren alde egindako lanagaitik Lekeitioko Euskal Zine Bilerea omenduko dabe.

Zinemaldiko Sail Ofizialean, Casanova variations, Phoenix eta Hamoo pelikulak proiektauko dira. Michael Sturmingerren filmak Casanovaren abenturak kontetan ditu. John Malkovich aktorea da protagonistea. Christian Petzold zuzendariak arpegia guztiz desitxuratuta buletau dan emakume abeslariaren istorioa azaltzen dau Phoenix lanean. Shim Sung-bo gidoilari korearrak Haemoo aurkeztuko dau, etorkinak legez kanpo garraiatzen dituan arrantza-ontzi baten istorioa erakusten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu