'Gure garaiko artea' erakusketea atondu dabe Bilboko Guggenheim museoan

Bizkaie! 2014-09-22 18:14   Kulturea

Solomon R. Guggenheim Fundazinoa eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko hogei urteko lankidetzea ospatzeko asmoz, antolatu dabe Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketea. Museoaren funts artistikoen bilakaerea ikusi daiteke, museoa sortu zanetik gaur egunera arte. Edegiera bi izango ditu erakusketeak, zati bitan, bata irailaren 23an, eta bestea, urriaren 23an.

Solomon R. Guggenheim Fundazinoa eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko hogei urteko lankidetzea ospatzeko asmoz, antolatu dabe Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketea. Museoaren funts artistikoen bilakaerea ikusi daiteke, museoa sortu zanetik gaur egunera arte. Edegiera bi izango ditu erakusketeak, zati bitan, bata irailaren 23an, eta bestea, urriaren 23an. Petra Joos, Lucia Agirre, Alvaro Rodriguez Fominaya, Nancy, Spector, Tracey R. Bashkoff eta Lauren Hinkson dira komisarioak.

Erakusketeak kronologiaren arabera antolatuta dago. XX. mendearen hasieran abiatutako funtsak dira, halanda ze, abangoardia artistikoek leku berezia daukie. Mendebaldeko artearen herentzia figuratibo handia zalantzan ipini eben korronte barriek, eta estetikotasunetik haragoko idealak defendiduten zituen. Espresionismo Abstraktu estadubatuarrari eta haren Europako mobimentuari, Informalismoari, lotutako pieza garrantzitsua datoz osteanb, eta amaitzeko, Jorge Oteizari eta Eduardo Chillidari buruzko guneak dagoz.

305. eta 306. aretoetan, berbarako, Albert Gleizesen Portrait d’un médecin militaire (1914—15), Franz Marcen Der Stier (1911) eta Joan Miroren Paysage (Le Lièvre) (1927) dagoz ikusgai. Bigarren Mundu Gerrearen ondorioz, artista ugarik AEBetara iges egin eben, New Yorkera gehienek. Europako ondarearen oinordeko eta mendebaldearen gune artistiko barri bihurtu zan. Horren adibide dira 307. aretoko artelanak: Jackson Pollocken Untitled (Green Silver) (1949), Mark Rothkoren Untlited (1952—53) eta Jean Dubuffeten La butte aux visions (1952).

Jorge Oteizari eskainitako gune monografikoa da 301. gelea. Sail edo familia esperimentaletan antolatu zituan lanak, esaterako, kutxa metafisikoei buruzkoak edo esferaren desokupazinoari buruzkoak. Horreen adibide batzuk dagoz: Ensayo de desocupación de la esfera (1958) edo Caja Metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo (1958).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu