Berri Txarrak taldea lan barriaren azken grabaketa egiten dago Coloradon (AEB)

Bizkaie! 2014-09-23 14:38   Musikea

Berri Txarrak talde nafarra The Blasting Room estudioan dago egunotan, Coloradoko (AEB) Fort Collins urian, zemendian kaleratuko dauen egitasmo barriaren hirugarren eta azken grabaketa egiten.

Berri Txarrak talde nafarra The Blasting Room estudioan dago egunotan, Coloradoko (AEB) Fort Collins urian, zemendian kaleratuko dauen egitasmo barriaren hirugarren eta azken grabaketa egiten, taldeak berak sare sozialetan iragarri dauenez.

Lan barriaren aurreko bi grabazinoak Ross Robinsonegaz (Los Angeles) eta Ricky Falknerregaz (Madril) egin ondoren, oraingoan Bill Stevenson (Rise Against, Black Flag, Descendents, All, NoFX) punk produktore ezagunaren esanetara grabauko ditue kantu barriak. Nahasketak, barriz, Jason Livermorek egingo ditu.

Jakina danez, Lekunberriko taldea bere 20. urteurreneko ospakizunetan dabil aurten, eta hori ospatzeko hirukoteak lan berezia argitaratuko dau zemendian, Only In Dreams zigilu propioan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu