Euskaltzaindiak 'Antoine d'Abbadie, Abbadiaz' liburua webgunean ipini barri dau

Bizkaie! 2014-09-24 11:54   kulturbiz

Antoine D'Abbadie, Abbadiaz lana irakurgai dago daborduko Euskaltzaindiaren webgunean. Liburua Euskaltzainak bildumearen 19. zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzinoagaz argitaratu zan. Egilea Jean-Louis Davant euskaltzain emeritua da.

Hainbat testu erabiliz, Jean-Louis Davantek Antoine D´Abbadieren (1810-1897) bizitza aztertzen dau behar honetan. D´Abbadiek alor asko landu zituan. Astronomoa, zientzialaria eta esploratzailea izateaz gan, hizkuntza asko ekizan. Euskal Herria beti izan eban gogoan, eta bizilekua Hendaian finkatu ostean, euskal kulturgintzearen bultzatzaile handia izan zan, besteak beste, lore jokoak antolatu eta sustatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu