Parrapean I. Komiki Lehiaketea Bilbon, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta

Bizkaie! 2014-09-25 12:48   kulturbiz

Euskerazko Parrapean I. Komiki Lehiaketea antolatu dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Begoñako liburutegian jatorrizko eta argitaratu bako lanak aurkezteko epea urriaren 15etik zemendiaren 15era izango da, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Euskerazko Parrapean I. Komiki Lehiaketea antolatu dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Begoñako liburutegian jatorrizko eta argitaratu bako lanak aurkezteko epea urriaren 15etik zemendiaren 15era izango da, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Ekimena, Kultura eta Hezkuntza Sailak urte amaierarako diseinau dauen kultur proposamen barriaren barruan sartzen da, hau da, zemendiaren 27an, 28an eta 29an Santutxu-Begoña barrutian ospatuko dan Parrapean Komiki Egunak jaialdiaren barruan. Jaialdian, komiki istorioak euskeraz kontetako moduari buruzko tailerrak, berbaldiak eta erakusketak egongo dira. Lehenengo edizino honek hizkuntza gitxituetan argitaratutako komikietan jarriko dau atentzinoa.

Interesauta dagozan personek banaka edo taldean hartu ahal izango dabe parte. Komiki kategoria bakarra egongo da, euskeraz edo testu barik. Gaiak eta teknikea libreak izango dira, baina istorioak jatorrizkoa eta argitaratu bakoa izan beharko dau, eta kolorez edo zuri-baltzean egin ahal izango da. Lanek bi orrialde izango ditue, A4 formatuan (bertikalean), eta posible izango da marrazkiak eskuz egitea edo teknika digitalak erabiliz eta komikia .jpg formatuan aurkeztea, CD batean.

Lanak eskuz edo posta arruntez aurkeztu ahal izango dira.

Sariei jagokenez, hiru sari honeek banatuko dira (nahiz taldea, nahiz norbanaka izan): Lehen saria: Intuos Pen Tablet + Xabiroiren eskutik Xabiroi album bat eta lau ale + marrazteko materiala Goyaren eskutik + 2015eko urtarrileko Berton aldizkarian argitaratzea + Diplomea. Bigarren saria: Xabiroiren eskutik Xabiroi album bat eta lau ale + komiki sorta Bilboko Udal liburutegien eskutik + marrazteko materiala Goyaren eskutik + Diplomea. Hirugarren saria: Xabiroiren eskutik Xabiroi album bat eta lau ale + marrazteko materiala Goyaren eskutik + Diplomea.

Sari-banaketea zemendiaren 29an, zapatuan, arratsaldeko 18:00etan, izango da Parrapean Komiki Egunak topaketen barruan, Begoñako Udaltegian.


Informazino gehiago hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu