Jagoneteko galde-erantzunen datu-basea, aberastua

Bizkaie! 2014-09-26 11:01   Euskerea berbagai

Jagoneteko datu-baseak 84 galde-erantzun barri ditu eta hainbat galde-erantzun erabarritu: besteak beste, mozorrotu eta Areatza sarrerak.

Jagoneteko datu-baseak 84 galde-erantzun barri ditu eta hainbat galde-erantzun erabarritu: besteak beste, mozorrotu eta Areatza sarrerak.

Azkeneko horreek biek lehendik argitaratutako erantzunen aldaketa nabarmena dakartenez, hona hemen zelan agiri diran orain:


1. -z mozorrotu egiturea ontzat emona: itsaslapurrez mozorrotu, indioz mozorrotu:

Orotariko Euskal Hiztegiko datuak ikusita, gaur egunera arte, ez da topau –z mozorrotu egiturearen lekukotasunik euskerazko tradizino idatzian, eta horregaitik hobetsi eban Gramatika batzordeak -0 mozorrotu egiturea 1997an.

Gramatika batzordearen ustez, -z mozorrotu lakoak nahikoa barriak dira, eta euskereak horren ordez beste egitura batzuk erabili izan ditu: besteak beste, indio jantzita, indio jantzian, indio mozorroan, indio arropetan (Iparraldean) eta abar. Mozorrotu aditza erabili izan da literaturan, baina esango geunke bakarrik agertzen dala gehienetan: mozorrotuta joan zan kalera.

Egia da gaur eguneko erabileran asko ugaldu dala –z mozorrotu egiturea; Ereduzko Prosa Gaur corpuseko datuetara baldin bagatoz, nabarmena da ugaltze hori. Euskaltzaindiaren Hiztegia, adierak eta adibideak osotzeko, lehenagoko tradizinoko datuak (OEH) eta gaur egungoak (EPG) erabili dira, eta, horregaitik, indioz mozorrotu egiturea be ontzat emon dau Euskaltzaindiak.


2. Areatza izenaren amaierako 'a' ez da artikulua:

Areatza izena batu eben bai Azkuek eta bai Uribarrik, eta horixe da Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak hobetsi eta Bilboko udalak ofizialki erabilten dauen izena: Areatza. Izen hori deklinaukeran, Izurtza edo Gaintza lez deklinau behar da; izan be, azken ikerketek erakutsi dabenez, Areatza izenaren amaierako 'a' hori ez baita artikulua. Beraz, Areatzako, Areatzatik, Areatzan... formak sortzen dira, eta horixe da erabilera zuzena.

Bere garaian bi gai horreetakoren bati buruzko erantzun zaharkitua jaso eben guztiei bialdu jake, banan-banan, erantzun erabarritua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu