Jose Angel Irigarairen 'Luoghi, sensi... nel viaggio' poema liburua italieraz argitaratu dabe

Bizkaie! 2014-09-26 11:28   Kulturea

Peronisi Editore argitaletxeak kaleratu ditu Jose Angel Irigarairen 30 bat olerki batzen dituan Luoghi, sensi... nel viaggio lana. Poema batzuk aspaldikoak dira eta daborduko argitaratuta dagoz, eta beste batzuk barriak dira. Hain zuzen be, italieraz bere poetika ezagutarazoteko egokiena dan bildumea, azaltzen dabe Etxepare Euskal Institutuko webgunean.

Edizino elebiduna da, jatorrizkoan, euskeraz, eta italieraz, poesia beti jatorrizkoan ezagutarazo behar dalakoan, nahiz eta hizkuntzea ezezaguna izan hartzaileentzat.

Medikua lanbidez, Bilboko Kafe Antzokiko ekintza kulturalaren kudeatzaile izan zen Irigarai, Ez Dok Hamairuko kidea izan zen, eta geur egun Oteiza Fundazinoko eta Euskaltzaindiko kidea da. Besteak beste, Benito Lertxundik sarri ipini deutsie melodia bere poemei: Urak dakarrena, Oi Zuberoa!, Orbaizetako arma olaren kantua eta Bizkaia maite.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu