Giza eskubideen urraketak jorratzen dituen film laburrak aurkeztu daitekez honezkero Invisible Express lehiaketara

Bizkaie! 2014-09-26 15:32   Barriak

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Lankidetza eta Garapenerako Bulegoak eta Kultura, Communication y Desarrollo GKEk Invisible Express lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dabe urriaren 5era arte, eta unibersidadeko edozein ikaslek film laburrak aurkeztu ahal izango ditu, banaka nahiz taldeka.

Urriaren 6tik 13ra Bilbon ospatuko dan Film Sozialak izeneko VI. Nazinoarteko Zinema Ikusezina Jaialdiaren harira egingo da ekitaldia, EHUko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.

II. Invisible Express lehiaketeak lan irabazleari 1.000 euro emongo deutsoz, eta Publikoaren Saria eroaten dauenak 500 euro jasoko ditu. Unibersidade komunidadearen barruan ikus-entzunezko tresnen erabilerea bultzatzea dau helburu lehiaketeak, balore positiboak eta solidarioak transmitiduteko. Horixe bidea jorratzen dau Film Sozialak jaialdiak be. Giza eskubideen urraketak erakusten dituen ikus-entzunezko lan independenteak ezagutzera emotea dau helburu, ze oro har, inor ez da obra horreetaz arduratzen.

Lehiaketan parte hartu nahi daben ikasleek izena emon leikie webgune honetan:

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu