Bilboko Alondigeak Donostiako Zinemaldian ikusgai izan diran film batzuk eskainiko ditu

Bizkaie! 2014-09-29 18:56

Hirugarren urtez, Donostiako Zinemaldiak oraindino Espainian ikusi bako eta Zinemaldiaren 62. edizinoan lehen aldiz proiektautako filmeen selekzinoa aurkeztu dabe gaur Bilboko Alondigan. Zinemaldiko hainbat sailetako zortzi pelikula eskainiko dira irailaren 29tik urriaren 5era arte.

Hirugarren urtez, Donostiako Zinemaldiak oraindino Espainian ikusi bako eta Zinemaldiaren 62. edizinoan lehen aldiz proiektautako filmeen selekzinoa aurkeztu dabe gaur Bilboko Alondigan. Zinemaldiko hainbat sailetako zortzi pelikula eskainiko dira irailaren 29tik urriaren 5era arte.

Sail Ofizialetik Pablo Maloren Lasa eta Zabala, Christian Petzolderen Phoenix eta François Ozoneren Une Nouvelle Amie filmak egongo dira ikusgai. Lehenengoa drama sakon bat da. Pablo Malo zuzendariak Lasa eta Zabalaren kasua eta euren hiltzaileak zigortzeko eginiko epaiketea berreregiten ditu. Bigarrenak, Christian Petzolderen filmak, nazien garaiko Alemanian izandako traizino baten barri emoten dau. Azkenik, François Ozonek, Urrezko Maskorraren irabazleak, egindako azken filma aurkeztuko da. Istorio eztabaidagarri honetan, neska gazte batek bere lagunik onenaren senarrak dauen sekretua onartu beharko dau.

Zuzendari Barrien sailetik hiru film egongo dira ikusgai. Roberto Castóneren Los tontos y los estupidos bigarren filman lagun-talde bati beteten ez deutsen bizitzari zelan urtenbidea emon nahi deutsien kontetan dau. Simon Jaquemetek, Chrieg filman, erreformatorio batean sartzen diran gazte gatazkatsuen barri emoten dau. Bertan hiru gazte burrukazalek kontrola daroe. Albert Shineren In her place film korear-kanadarra da eta amatasuna eta sabelordekoak ditu aztergai.

Horizontes Latinos sailari jagokonez, Matías Lucchesiren Ciencias naturales filma proiektauko da. Argentinan produzidutako film honek nazinoarteko jaialdietatik ibilbide luzea daroa eta nerabe baten nortasun bilaketea dau berbagai.

Azkenik, Perlak sailean, Zeresnay Berhane Meharik zuzendutako eta Angelina Joliek produzidutako Difret filma egongo da ikusgai. Film honek Afrikako emakumeen eskubideak kontuak dakarz eta arrakasta handia izaten ari da mundu osoko jaialdietan.


Zinemaldiaren programazinoa:

- 2014/09/29 - Arratsaldeko 20:00etan, Auditoriumean: Pablo Maloren Lasa eta Zabala. Zuzendaria aretoan egongo da eta José Luis Rebordinosek aurkeztuko dau filma.
Herrialdea: Espainia
Sekzioa: Ofiziala
Hizkuntza: VO euskara/gaztelania
Azpitituluak: gaztelania


- 2014/09/30 - 20:00etan Auditorium: Christian Petzolderen Phoenix.
Herrialdea: Alemania
Sekzioa: Ofiziala
Hizkuntza: VO alemaniarra/ingelesa
Azpitituluak: gaztelania


- 2014/10/01 - 20:00etan Golem Zinemak: Matías Lucchesiren Ciencias naturales.
Herrialdea: Argentina
Sekzioa: Horizontes Latinos
Hizkuntza: VO gaztelania
Azpitituluak: ingelesa


- 2014/10/01 - 20:00etan, Auditorium: Roberto Castóneren Los tontos y los estupidos. Zuzendaria aretoan egongo da Fernando Díaz produktoreagaz eta Oihane P. Etxebarria aktoreagaz.
Herrialdea: Espainia
Sekzioa: Zuzendari Barriak
Hizkuntza: VO gaztelania/euskara
Azpitituluak: ingelesa

- 2014/10/03 - 20:00etan, Auditorium: François Ozoneren Une nouvelle amie.
Herrialdea: Frantzia
Sekzioa: Ofiziala.
Hizkuntza: VO frantsesa
Azpitituluak: gaztelania


- 2014/10/04 - 20:00etan, Golem Zinemak: Albert Shineren In her place.
Herrialdea: Korea/Kanada
Sekzioa: Zuzendari Barriak
Hizkuntza: VO koreera
Azpitituluak: gaztelania


- 2014/10/05 - 18:00etan, Golem Zinemak: Zeresnay Berhane Mehariren Difret.
Herrialdea: AEB
Sekzioa: Perlak
Hizkuntza: VO amerikarra
Azpitituluak: gaztelania

- 2014/10/05 20:00etan Golem Zinemak: Simon Jaquementeren Chrieg.
Herrialdea: Suitza
Sekzioa: Zuzendari Barriak
Hizkuntza: VO alemana/suitzarra
Azpitituluak: gaztelania

Sarrerak Golem zinema-aretoetan eta www.golem.es webgunean salgai egongo dira 4,5 euro eta 3,5 euro ordainduz zinemearen leihatilan Bilboko Alndigako txartelagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu