Badator Banden Lehia musika txapelketearen seigarren edizinoa

Bizkaie! 2014-10-02 11:52   Musikea

Musika arloko lehiaketa honek euskera eta teknologia barriak buztartzen ditu eta bere helburua euskal musika talde amateurrik onena saritzea da. Tokiko musika banda euskaldunak ezagutzera emoten ditu. Parte hartzeko baldintzak dira, besteak beste, musika talde amateurra izatea eta errepertorioan, gitxienez euskerazko abesti bi izatea.

Urtero legez, aurten be egitasmoari barrikuntzak gehitu deutsiez eta edizino honetan sarien inguruan izango dira, izan be, aurtengo edizinoko sariak inoiz baino erakargarriagoak izango dira: Talde irabazleak disko bat grabauko dau Baga-Biga diskoetxeagaz eta 2015eko Bilbao BBKLive jaialdian joko dau. Era berean, 2015eko Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian be parte hartuko dau.

Banden Lehia Interneten nahiz finalean zuzeneko kontzertua eskainiko dauen euskal musika bandarik entzutetsuena sarituko dauen txapelketea da. Txapelketan fase bi dagoz; lehenengoan bandek www.bandabeat.com webgunearen bidez izena emon beharko dabe, eta bisitariek gehien gustetan jakenen aldeko botoa emon beharko dabe. Azken batean, puntuazinorik handiena lortu daben bi bandak sailkatuko dira.

Bestalde, adituez osotutako epaimahai batek beste bi banda finalistak aukeratuko ditu.

Bigarren fasea final handia da. Lau talde finalistek zuzeneko emonaldi baten joko dabe eta publiko eta epaimahaiaren artean edizino honetako irabazlea aukeratuko dabe.

Finala zemendiaren 28an izango da Bilboko Bilborock aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu