'Geuria' Hego Uribe eskualdeko aldizkari barria kalean da

Bizkaie! 2014-10-07 18:48   Euskerea berbagai

Basauriko Ibaigane kultur etxean aurkeztu dabe Geuria komunikabidea, papelean eta sarean. Basaurin, Galdakaon, Arrigorriagan, Etxebarrin eta Zaratamon banatuko dabe euskerazko hilabeteketaria, 10.000 ale, hilero.

Basauriko Ibaigane kultur etxean aurkeztu dabe Geuria komunikabidea, papelean eta sarean. Basaurin, Galdakaon, Arrigorriagan, Etxebarrin eta Zaratamon banatuko dabe euskerazko hilabeteketaria, 10.000 ale, hilero.

Papelezko aldizkaria hilero argitaratuko da, eta webgunea be badauka, www.geuria.net. Ganera, Facebook eta Twiterren be kontuak zabaldu ditue. Geuria Basauriko euskera aholku batzordetik sortu da, Basauriko Udalak diruz babestuta. Jon Villapun da aldizkariaren zuzendaria.

Komunikabide barria Basaurin sortu arren, eskualde osoko albisteak jasoko ditu eta herri guztietan zabalduko da. Danetara, 10.000 ale banatuko ditue. Behargin bik gidatuko dabe Geuria, baina hainbat kolaboratzailek hartuko dabe parte. Herritarren parte-hartzea bultzatu gura dabe, ganera.

Proiektu barri bati ekiteko beharrezkoa da aurretik ibilbide bardina egin dabenen lorpenak eta hutsak ezagutzea. Guk ezagutzen doguzala uste dogu eta orain bidea egitea jagoku. Zutabe sendoak eregiten, etxean ez daiten jausi, dino Jon Villapunek.

Geuria aldizkariaren lehenengo zenbakia irakurri gura izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu