Olatu handietan dabilzan munduko surflari onenak Getxon izango doguz

Bizkaie! 2014-10-08 12:02

Olatu Handien Munduko Zirkuituaren Europako proba bakarra egingo da beste behin Punta Galean, Getxon. IX. Punta Galea Challenge lehiaketan 24 surflarik hartuko dabe parte, jardunaldi bakarrean, eta urriaren 15etik 2015eko zezeilaren 28ra bitarteko epea ezarri da, eguraldiaren baldintzen arabera, neurri handiko olatuak sortzen diran eguna hautatzeko.

Olatu Handien Munduko Zirkuituaren Europako proba bakarra egingo da beste behin Punta Galean, Getxon. IX. Punta Galea Challenge lehiaketan 24 surflarik hartuko dabe parte, jardunaldi bakarrean, eta urriaren 15etik 2015eko zezeilaren 28ra bitarteko epea ezarri da, eguraldiaren baldintzen arabera, neurri handiko olatuak sortzen diran eguna hautatzeko.

Barrikuntza legez, aurten ASP (Surflari Profesionalen Alkartea) gehitu jake orain arte antolakuntzan lan egiten daben Euskal Herriko Surf Federazinoari, Getxo Surf Taldeari, 3Sesenta aldizkariari eta Surfing Euskadi eta Getxo Kirolak alkarteei.

Parte hartzeari jagokonean, munduko sailkapeneko 12 onenak izango dira, tartean egungo txapelduna dan Grant Twiggy Baker eta Greg Long. Eurekaz batera izango dira nazinoarteko sei surflari eta bertoko beste sei; azken horreen artean izango dira Adur Letamendia (2011ko probako txapelduna eta surflari europar bakarra ranking-ean), David Bustamante, Jon Garai, Indar Unanue, Natxo González (2012ko irabazlea) eta Aritz Aranburu.

Adur Letamendia surflaria prentsaurrekoan izan da, eta olatu handien munduko 6 proba bakarren artean Getxo egoteak dauen garrantzia azpimarratu dau: Punta Galeako itsaslabar azpian biziten dana zoragarria da eta bertara azaltzen dan jentetzea sekulakoa da, olatu handiek bizten dauen zaletasunaren isla. Zorionekoa naz txapelketa honetara konbidau nabelako, Perun eta Oregonen parte hartzeko ateak zabaldu deustazalako.

Orain arte, Olatu Handien Munduko Zirkuituko aurreko bi hitzorduak (Hegoafrika eta Txile) ezin izan dira egin, olaturik ez egoalako, eta ondorioz, Getxon eta Hawaiin erabagiko da zeintzuk izango diran dagoeneko Perun eta Mexikon egin dan zirkuituaren irabazleak.

Aurreko bi lehiaketak bertan behera ixteak sariak gehitzea ekarri dau, hau da, Hegoafrikako eta Txileko probetan emon beharreko txekeak Getxon eta Hawaiin banatuko diranei gehituko jakez. Beraz, aurreikusitako 50.000 dolarrak 75.000 dolar izatera helduko dira bi hitzorduetan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu