Atzerriko hizkuntzetako alkarrizketa laguntzaileei harrerea egin deutse

Bizkaie! 2014-10-09 11:02   kulturbiz

Egin jaken harrerearen ondoren, alkarrizketa laguntzaileek ikastaroak egingo ditue Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofizialean, urriaren 9an eta 10ean. Bi egunez, euren alkarrizketa eskolak prestau eta planifiketako orientabideak jasoko ditue, eta euren lana arrakastaz egin ahal izateko oinarrizko ezagutza metodologikoak be emongo jakez.

Arantza Uriarte Hezkuntza sailburuordeak ondoetorria egin deutse 2014-2015 ikasturtean Euskadiko 146 ikastetxetan jardungo daben atzerriko hizkuntzetako alkarrizketa laguntzaileei. 12 herrialdetatik etorriak, Eusko Jaurlaritzeak Lakuan dauen egoitzan alkartu dira guztiak. Batxilergoko eta DBHko ikasleakaz egingo dabe lan gehienbat, baina 146 horreetako batzuk Hizkuntza Eskola Ofizialetan eta Lanbide Heziketako institutuetan be ibiliko dira. Ingeleseko laguntzaileak dira gehienak, eta AEBetatik datoz asko (72 laguntzaile), baina badira britainiarrak (36), australiarrak, zeelandabarritarrak, irlandarrak eta filipinar bat be bai. Frantseseko laguntzaileak Frantziatik heldu dira (12), eta alemanekoak, barriz, Austria (2) eta Alemaniatik (5). Azkenik, italiar bat be badago tartean.

Alkarrizketa laguntzaileek -euren jatorriko herrialdean unibersidade ikasketen azken urtean dagozan gazteak izaten dira gehienak- irakasle titularrari laguntzinoa emoten deutsie atzerriko hizkuntza ikasgaian. Euren zeregin nagusia ahozko komunikazinoan ikasleen gaitasunak lantzea eta indartzea da. Astean 12 eskola ordu emoten ditue irakasle titularra lagun dabela, eta inoiz ez bakarrik.

Ikasturte honetan izango diran 146 alkarrizketa laguntzaileetatik 115 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak finanzaten ditu, eta ganerako 31ren ardurea Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioarena da. Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin jaken harrerearen ondoren, alkarrizketa laguntzaileek ikastaroak egingo ditue Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofizialean, urriaren 9an eta 10ean. Bi egunez, euren alkarrizketa eskolak prestau eta planifiketako orientabideak jasoko ditue, eta euren lana arrakastaz egin ahal izateko oinarrizko ezagutza metodologikoak be emongo jakez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu