Xabier de Felipe bilbotar biolinista gazteak Bartzelonako Palaun debutauko dau

Bizkaie! 2014-10-10 13:52   Musikea

Xabier de Felipe 26 urteko biolinista gazte bilbotarra promesa barriak ezagutarazoteko helburua dauen El Primer Palau ziklo entzutetsuaren barruan, Bartzelonako Musikearen Jauregian debutetako aukeratua izan da. Hitzordua urriaren 23an izango da.
 

Xabier de Felipe 26 urteko biolinista gazte bilbotarra promesa barriak ezagutarazoteko helburua dauen El Primer Palau ziklo entzutetsuaren barruan, Bartzelonako Musikearen Jauregian debutetako aukeratua izan da. Hitzordua urriaren 23an izango da.
 
Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian biolin karrerea egin ondoren, Berlinera joan zan De Felipe eta han ibili da gradundokoa amaitzen UDK-Berlin kontserbatorioan, Viviane Hagner kontzertista ospetsuagaz.

Aurtengo denporalditik, barriz, titularra da Hamburgoko NDR-Sinfonieorchester orkestrako lehen biolinetan.

Kontuak kontu, urriaren 23ko El Palauko kontzertuan, Arrate Monasterio bere ohiko pianisteak lagunduta, Montsalvatge, Beethoven eta Lutoslawskiren obrak interpretauko ditu.
 
Beste alde batetik, Bizkaiko musika ikasleei beren-beregi zuzenduta, baina baita publiko osoari be edegita, El Palauko errezitaldi bera Bilboko Konserbatorioan egingo dabe urriaren 21ean, martitzenean, 20:00etan.


Xabier de Felipe

Bilbon jaioa, Koral Elkartean abiatu zan, bost urtetan, Radu Hamzea maisu errumaniarragaz eta aurrerago Batxilergo Musikala egin eban Leioako Konserbatorioan.

2009an biolin karrerea gainditu eban Musikenen, Keiko Wataya japoniarragaz.

Postgraduko Masterrak Alemanian, Bizkaiko Diputazinoaren bekeagaz, Frankfurteko Hochschulen, 2009-2011, Walter Forchertekin eta Berlingo UDKn, 2011-2013, Viviane Hagner kontzertisteagaz.

EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra), Sinfonietta Musikene eta Musikene Orkestra Sinfonikoko Kontzertino izan da, bai eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren biolinista laguntzaile be.

2007-2012 bitartean, Schleswig-Holstein, Junge Deutsche Philharmonie eta Gustav Mahler Gazte Orkestra Internazionaletako partaide izan da. 2012 eta 2013an Berlingo Konzerthausorchester-eko biolin akademista izan da.

2013ko abenduan, orkestra berean, lehen biolinetan postua lortu eban.

2014ko zezeiletik, Hamburgeko NDR-Sifonieorchesterean, lehen biolinetan plazea irabazita.


Sariak:

*1. Saria Euskadiko Ikastetxe-Arteko Konkurtsoan (2004).
*1. Saria Madrilgo “Acordes 2007” Kamara Konkurtsoan.
*1. Saria Logroñoko Jotzaile Gazteen Lehiaketan (2009).
*1. Saria Beka Nicanor Zabaleta (2009).
*1. Saria Ruperto Chapí Hari-Sariketa Nazionalean (Alicante-2010).
*1. Saria “Ciutat de Lliria” Hari-Konkurtso Internazionalean (Valencia-2013).


Arrate Monasterio

Bermeon sortua, bere Piano eta Kamarako goi estudioak Bilbaoko Juan Crisóstomo de Arriaga Goi Konserbatorioan egin zituan, Carlos Ibarra irakaslearen gidaritzapean, Ohorezko Saria irabazita bi arloetan.

2000.ean Londresko Royal College of Musicen onartua izan zan bere Postgradua egiteko, Kevin Kenner pianistearen zuzendaritzapean, Bizkaiko Foru Aldundiaren bekearen laguntzaz. Bere diplomaturea Berezia mailergaz lortu eban.

Masu handieen artean, Enrique Graf, Josep Mª Colom, Marta Gulyas, Irina Zaritskaya eta Imre Rohmann irakasle izan ditu.
 
Hainbat konkurtsotan golardoatua suertatu da, besteak beste, Gernikako Hiria Piano Sariketa Internazionala, Donostiako Hiria Konkurtsoa, Concours Musical de France, Concurso de Música de Cámara Ecoparque.

Hainbat festibaletan parte hartu izan dau, tartean Donostiako Musika Hamabostaldian eta Segoviako Nazinoarteko Musika Festibalean errezitalak eskaini ditu eta Madrilgo Auditorio Nazionala, Teatro Monumental, Juan March Fundazinoa, Auditorio Conde Duque, Zaragozako Auditorioa, Palau de la Música Catalana, Santanderreko Palacio de Festivales, Auditorio Kursaal, Bilbaoko Euskalduna Jauregia, Teatro Arriagan eta abar jo izan dau.
 
2004tik Konserbatorio Irakaslea da eta gaur egun bere lezioak Bilbaoko J. C. Arriaga konserbatorioan emoten ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu