Zinebi 56 Nazinoarteko Jaialdiak Kore-Eda zuzendari japoniarrari emongo deutso Ohorezko Mikeldia

Bizkaie! 2014-10-10 14:40   Barriak

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren (ZINEBI) 56. edizinoa zemendiaren 14tik 21era izango da eta aurten Hirokazu Kore-Eda zinemagile eta gidoilari japoniarrak jasoko dau Ohorezko Mikeldia, bere filmografiaren originaltasuna, bere filmek dakarren konpromiso humanistea eta egungo zinemearen panoraman dauen esanahi personala eta garrantzitsua autortuz.

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren (ZINEBI) 56. edizinoa zemendiaren 14tik 21era izango da eta aurten Hirokazu Kore-Eda zinemagile eta gidoilari japoniarrak jasoko dau Ohorezko Mikeldia, bere filmografiaren originaltasuna, bere filmek dakarren konpromiso humanistea eta egungo zinemearen panoraman dauen esanahi personala eta garrantzitsua autortuz. Ekitaldia zemendiaren 19an izango da, Guggenheim Bilbao museoaren auditorioan, bere Soshite chichi ni naru (Aita nolako, semea halako, 2013) film luzea proiektau aurretik.

Kore-Eda (Tokio, 1962) zinema garaikideko zinemagile handienetakoa da aditu guztien eretxiz. Haren lanak, poesia ikutua daben gogoeta sakon eta iradokitzaileak dira nazinoarteko ikus-entzuleentzat, edozein denporan eta lekutan giza esperientziaren funtsezko zenbait elementuri buruzkoak, familia, norbanakoaren eta taldearen oroimena, heriotzea, dolua eta galerearen sentimendua.

Zinemagile japoniarra zemendiaren 18an helduko da Bilbora, edizino honetan jaialdiak eskaintzen deutson zikloa zabaltzeko, eta Guggenheim museoaren auditorioan Agosto sin él bere film luzearen proiekzinora joango da. Egun horretan bertan, eta Sin embargo film ertain dokumentala emon aurretik, Kore-Eda Bilboko ikus-entzuleakaz egongo da, zinemea ulertzeko dauen modua, filmak eszenaratzeko gakoetako batzuk, ardura etikoak, sozialak eta politikoak, edo zinema garaikideaz dauen ikuspegia azaltzeko, beste gai batzuen artean.

Hurrengo egunean jaialdiaren sari nagusia jasoko dau, Guggenheim Bilbao museoko eszenatoki berean, eta joan dan urteko Canneseko Zinemaldian Epaimahaiaren Saria irabazi eban De tal padre, tal hijo, haren azken lanetako bat emongo da. Filma, familiako hartu-emonetan, aitatasunaren esperientzian eta seme-alaben hezkuntzan egiten dan barruko-behaketa sakona da


Kore-Eda zikloa

Zinebiren 56. edizinoak film ziklo bat eskainiko deutso zinemagile japoniarrari, eta film horreen artean bere lehenengo dokumentaletako batzuk egongo dira, Mou hitotsu no kyouiku (Txahal baten ikasgaiak,1991, 47 min.) edo Nihonjin ni naritakatta (Japoniarra izan nahi neban, 1992, 47 min.), espioitza egin izanaren susmagarri izan aurretik Japonian 50 urtez bizi izan zan jatorri korearreko gizon baten bizitzea kontetan dauen lana; Kare no inai hachigatsu ga (Abuztua ha barik, 1995, 78 min.), sexu homosexuala izan ondoren HIESaz kutsatu izana autortu eban lehenengo herritar japoniarraren bizitzara eta patura egindako hurreraketa mingarria.

Beste lan batzuk be proiektauko dira, Shikashi… Fukushi kirisute no jidainni (Halan da be... 1991, 47 min.), Japoniako Gizarte Segurantzaren Bulego Nazionalaren burua dan eta Minamatako Gaixotasunaren (metilmerkurioaren ondoriozko pozoidura masiboaren ondorioz sortutako arazo neurologikoa) biktimak konpensetako ardurea dauen goi mailako funtzionarioaren bizitzeari eta lanari buruzko ikerketea; edo Kioku ga ushinawareta toki (Memoria barik, 1996, 84 min.), kirurgia ebakuntza lardatsaren biktima izan ondoren aitak osasun tratamendu egokia eta kalte-ordain ekonomikoa jaso daizan familia batek aurrera daroan burrukearen testigantzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu