Felipe Zelaietak Elosun irabazi ostean erabagita geratu da 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako bertsolari zerrendea

Bizkaie! 2014-10-13 14:38   Bertsolaritzea

Danetara, 18 bertsolari izango dira. 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketea urtarrilaren 17an aurkeztuko da, eta finala martiaren 21ean jokatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.

Pasa dan zapatuan 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko 5. aurre-kanporaketea jokatu zan Elosun.Aintzane Irazusta aurkezle zala, holan geratu zan saioaren sailkapena:

- Felipe Zelaieta 190,5 puntu
- Maria Izaga 161 puntu
- Maddalen Arrausi 137,5 puntu
- Maria Fuentes 125,5 puntu
- Unai Argote 124 puntu
- Irati Ruiz de Pinedo 124 puntu


Azken aurre-kanporaketa izanik, Elosuko saioak zarratu dau puntuazinoaren sailkapena eta erabagita geratu da nortzuk kantauko daben 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan, ondokoak:

Oihane Perea (2013ko Txapelketaren finalista, zuzenean sailkatuta).
Manex Agirre (2013ko Txapelketaren finalista, zuzenean sailkatuta).
Iñaki Viñaspre (2013ko Txapelketaren finalista, zuzenean sailkatuta).
Ruben Sanchez (2013ko Txapelketaren finalista, zuzenean sailkatuta).
Jagoba Apaolaza (2013ko Txapelketaren finalista, zuzenean sailkatuta).
Zigor Enbeita (1.aurre-kanporaketaren irabazlea).
Xabi Igoa (2.aurre-kanporaketaren irabazlea).
Paula Amilburu (3.aurre-kanporaketaren irabazlea).
Unai Mendibil (4.aurre-kanporaketaren irabazlea).
Felipe Zelaieta (5.aurre-kanporaketaren irabazlea).
Irati Anda (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
Ander Solozabal (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
Iker Agirre (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
Unai Bengoetxea (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
Peru Abarrategi (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
Jon Ruiz de Pinedo (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
Iker Pastor (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
Asier Rubio (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera)

Danetara, 18 bertsolari izango dira. 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketea urtarrilaren 17an aurkeztuko da, eta finala martiaren 21ean jokatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu