Hesian talde nafarrak 'Hegoak astinduz' seigarren diskoa aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-10-22 15:45   Musikea

Kontzertuak albo batera itxi, eta diskoa trankil lantzeko aukerea izan dau oraingoan Hesian bandeak. Horren emoitzea da hamalau kanta dituan Hegalak astinduz (Baga Biga) diskoa. Aurreko beharren aldean prozesua guztiz desbardina izan dala dinoe, eta igarriko dabela entzuleek. Zemendiaren 28an aurkeztuko dabe diskoa zuzenean, Bilborocken, Banden Lehia sariketearen finalean.

Kontzertuak albo batera itxi, eta diskoa trankil lantzeko aukerea izan dau oraingoan Hesian bandeak. Horren emoitzea da hamalau kanta dituan Hegalak astinduz (Baga Biga) diskoa. Aurreko beharren aldean prozesua guztiz desbardina izan dala dinoe, eta igarriko dabela entzuleek. Zemendiaren 28an aurkeztuko dabe diskoa zuzenean, Bilborocken, Banden Lehia sariketearen finalean.

Bilboko Kafe Antzokian emon dabe prentsaurrekoa taldeko Zuriñe eta Franek, eta Baga Biga diskoetxeko Ritxik. Kantek euki dabe lehentasun osoa Sakanako taldearen disko barrian, abestiek eskatzen izan dabena emon deutsiegu, esan dau Zuriñe abeslariak. Kontzertu gitxi batzuk emon ditue, lokalean egon dira-eta kantak egin, entzun, grabau, berregin, eta lagunei eretxia eskatzen. Asko landu doguz abestiak -azaldu dau Franek prentsaurrekoan- buelta asko emon deutsiegu, ahotsei eta musika-tresneei bere bai.

Konponketakaz be denporea emon dabe, abestien itxurea jagon gura izan dabela azpimarratu dabe bandako kide biek. Abesti bakotxari errendimendurik handiena atera nahi izan deutsie. Taldekideak sano pozik dagoz diskoagaz, sekula ez dogu holako lanik egin. Estudiora sartu orduko pieza guztiak ondo landuta eukiezala autortu dabe. Usurbilgo Higain estudioan grabau eta nahastau da Hegoak astinduz, Haritz Harreguy eta Victor Sanchez teknikarien zuzendaritzapean.

Abiadura handiko kantak ditu diskoak, eta tartean astiroago doazenak. Punka, hardcorea, popa eta rocka, dana dauka diskoak, adierazo dau Ritxik. Kantetan ikusten dabena jasoten ahalegindu dira, lehen bere bai, baina orain mezua zuzen-zuzenean emon barik, iradokitu gura izan dabe. Beste modu batera egiten ahalegindu gara. Entzuleari helduko jako, eta bere interpretazinoa egingo dau, Zuriñeren arabera. Maitasuna, desamodioa, kontraesanak, egoera sozio-ekonomikoa, politikea, emakumeen egoerea... makinatxu bat gai jorratu ditue.

Hesian 2006an sortu zan, Sakanan. Musikaz Sakana indartuz bidumarako Maite dugu kantea sortu eben. Izen bera ipini eutsien handik urtebetera kaleratu eben lehenengo diskoak be. Iker (gitarrea), Zuriñe (ahotsa), Fran (ahotsa eta gitarrea), Eneko (tronpetea), Igotxo (saxoa), Aitor (tronboia), Bruno (bajua), Danel (bateria) etra Aritz Barandi (danetarik, eurek dinoen lez) dira Hesian, banda handia, benetan be.

Zemendiaren 28an, Bilborocken jo ostean, abenduaren 5ean, Durangoko Plateruenan joko dabe, eta urtarrilaren 27an, Hatortxurocken.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu