Clint Eastwood aktorea da Bilbao Mendi Film Festivaleko kartelaren protagonistea

Bizkaie! 2014-10-29 14:07   Barriak

Abenduaren 12tik 21era bitartean, Bilbon egingo dan Mendi Film nazinoarteko mendi zinemaldiaren zazpigarren edizinoko kartela aurkeztu dabe. Clint Eastwood aktore estadubatuarra agiri da irudian, Suitzako Alpeetako Eiger mendiaren ipar aurpegian eskegita, The Eiger sanction pelikulearen eszena batean.

Abenduaren 12tik 21era bitartean, Bilbon egingo dan Mendi Film nazinoarteko mendi zinemaldiaren zazpigarren edizinoko kartela aurkeztu dabe. Clint Eastwood aktore estadubatuarra agiri da irudian, Suitzako Alpeetako Eiger mendiaren (3.970 m) ipar aurpegian eskegita, The Eiger sanction pelikulearen eszena batean.

Mendia eta zinemea buztartu gura izan ditue antolatzaileek kartel honen bidez. Laster beteko dira 40 urte pelikulea filmau zanetik, 1970eko hamarkadako akzinozko film klasiko bat da, baina zinemazaleentzat eta mendizaleentzat balio berezikoa, dinoe.  Eastwoodek zuzendutako lehenengo filmeetakoa da. Irudi ikusgarriak ditu, bai Suitzako Alpeetakoak bai AEBetako Monument Valleykoak bere. Ez eban ordezkorik erabili, ezta sekuentzia arriskutsuenetan be ez. Hileak emon zituan eskaletan, arte irakasle eta eliteko alpinistearen papela egin ahal izateko. Pelikulako protagonisteak ezkutuko bizitzea dauka, soldatapeko hiltzailea da eta.

Jaialdiko karteleko irudia izateaz gan,  saio berezi batean proiektauko da The Eiger sanction. Pelikuleak, ganera, lotura bitxia dau mendiagaz; filmazino lanetan dabilzala, Reinhold Messnerrek eta Peter Habelerrek, Eigerren ipar aurpegiko eskaladarik arinena egin eben, eta hamar ordutan ezarri zuten errekorra. Aktoreak eta mendizaleek topo egin eben, eta bada horren erretraturik be.


47 film izango dira lehian

Bilbao Mendi Film Festivalen lehiaketan parte hartuko daben pelikuleak aukeratu barri ditue, danetara 47 izango dira, 17 herrialdetatik bialdutakoak. Antolatzaileek 123 lan jaso zituen hasieran, igaz baino hiru gehiago. AEB, Frantzia, Erresuma Batua eta Espainiakoak dira lanik gehienak.

Bilboko jaialdiko Eguzkilore sariak eskuratzeko lehiatuko dira guztiak. Honeen izango dira kategoriak: zuzendari onena, gidoi onena, argazki onena, film labur onena. Ondoko azpi-kategoriak dagoz, ganera: mendiko, eskaladako, abenturako eta kultura eta naturako film onena, eta epaimahaiaren sari berezia eta ikus-entzuleen saria.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu