'Geure Kolkotik 2014' diskoa kaleratu dau Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak

Bizkaie! 2014-10-30 12:03   Musikea

Bost soinu-jotzaileren pieza barriak batu ditue Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak argitaratutako diskoan, hain zuzen be, Astiasara II, Aritz Alustiza, Eneritz Bengoetxea, Iker Dorronsoro eta Maitane Ayerzaren lanak. Zemendiaren 9an egingo dabe aurkezpena jentaurrean, Bergarako Zabalotegi aretoan, 17:30ean.

Bost soinu-jotzaileren pieza barriak batu ditue diskoan, hain zuzen be, Astiasara II, Aritz Alustiza, Eneritz Bengoetxea, Iker Dorronsoro eta Maitane Ayerzaren lanak. Zemendiaren 9an egingo dabe aurkezpena jentaurrean, Bergarako Zabalotegi aretoan, 17:30ean.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak zortzi urte daroaz diskogintzan. Hasieran, Faborez bildumea soru eben, pieza zaharrak berreskuratzeko bidean. Ikerketea eta dokumentazinoa landu ostean, orain Geure Kolkotik 2014 bildumeagaz sorkuntza indartu gura dau alkarteak.

Diskoko bost musikariek soinu txikiaz, eta perkusinoa erabiliz, hiruna pieza barri sortu ditue disko honetarako. Danetariko doinuak entzun daitekez diskoa osotzen daben 15 piezetan: kalejirea, fandangoa, reggaea edo trikitixea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu