'Txiokatu zure tesia 6 mezutan' lehiaketea egingo dabe zemendiaren 18an

Bizkaie! 2014-11-13 14:17

UEUk kudeatzen dauen Unibertsitatea.net atariak Txiokatu zure tesia 6 mezutan sariketearen bigarren edizinoa antolatu dau. Hilaren 18an izango da lehiaketea. Egitasmo honen helburua ikerlari euskaldunek egiten daben lana gizarteratzea da, eta behar horren atzean dagozan personei izen-abizenak ipintea. Igaz 86 ikertzailek hartu eben parte.

Lehiaketea twitter bidez egingo da zemendiaren 18an, eta parte-hartzaileek lortu behar dabena da euren tesia 6 txiotan azaltzea. Ikerlarien txioak epaimahai batek baloratuko ditu eta sari bi banatuko dira: 500 eurokoa eta 300 eurokoa. Lehiaketea 2011/2014 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabilzan ikerlariei dago zuzenduta. Araudia irakurri gura izan ezkero, hemen.

Ondokoek osotuko dabe aurtengo epaimahaia: Ainhoa Latatu (@tatutxiki), doktorea mikrobiologian, UEUko Goi Mailako Prestakuntzaren arduraduna eta UEUkidea; Iñaki Larrea (@ilarrea), doktorea hezkuntzan, ikertzailea eta irakaslea Mondragon Unibersidadeko HUHEZI Fakultadean; Itziar Aretxaga (@ItziMex), doktorea astrofisikan, ikertzailea eta Mexikoko Astrofisika, Optika eta Elektronikako Institutu Nazionalaren Astrofisika Saileko burua; Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz), euskal Filologoa, soziolinguistea, ikertzailea eta telebista aurkezlea; eta, Koldo Garcia (@koldotxu), doktorea genetikan, ikertzailea UPV/EHUn eta UEUkidea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu