Zazpi euskal film lehian, Zinebiko Sail Ofizialean

Bizkaie! 2014-11-13 14:47   Barriak

Barikuan, hilaren 14an, abiauko dan Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdian zazpi euskal film izango dira lehian Sail Ofizialean. Lanok, ganera, edegiera ekitaldiaren ostean proiektauko ditue, Arriaga antzokian, 20:00etatik aurrera. Ekitaldi berean, Cecilia Roth antzezle argentinarrak Ohorezko Mikeldia jasoko dau.

 Danetara, 65 lanek hartuko dabe parte Zinebiko Sail Ofizialean, tartean prentsaurrekoan gaur aurkeztu dituen euskal zinemagileek sortutako zazpi lanok: Soroa, Asier Altuna (fikzinoa); A serious comedy, Lander Camarero (fikzinoa); Anómalo, Aitor Gutiérrez (fikzinoa); Peter Hollywood, Ibon Antuñano (dokumentala); Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa, María Elorza, Maider Fernandez eta Aitor Gametxo (dokumentala); Hubert Le Blonen azken hegaldia, Koldo Almandoz (animazinoa); eta Tempo inverso, Gregorio eta Mikel Muro (animazinoa).

Pelikulok proiektau orduko Jose Luis Viloriak zuzendutako Vivir un sueño (1965) ikusteko aukerea izango da Arriagan. Oraintsu berreskuratutako lana da, eta bertan Bilboko eta Bizkaia osoko milaka ume Villarcayoko (Burgos) udalekuetan agiri dira. Viloria bera be aretoan egongo da.

Hilaren 21ean jakinarazoko dabe Zinebiko palmaresa, baina bitartean bihartik aurrera zazpi egunez makina bat aukera izango da Bilbon (Arriaga antzokia, Golem Alondiga, Guggenheim, BBK Salea, Bilborock eta Campos antzokia) mundu osoko film labur eta dokumentalak ikusteko.

Egitarau, ordutegi eta sarrereb ganeko argibide guztiak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu