Rineke Dijstraren 'The Krazyhouse' bideoinstalazinoa ikusgai, Bilboko Guggenheim museoan

Bizkaie! 2014-11-14 12:22   Kulturea

Martiaren 1era arte, lau proiekzinoz osotutako The Krazyhouse (Megan, Simon, Nicky, Philip, Dee) lana ikusteko aukerea izango da, Guggenheimeko 103. aretoan, Film & Video izeneko espazioan.  2010ean erakutsi eben lehenengoz Tate Liverpool museoan, eta ordutik leku askotan izan da, besteak beste, Parisen, New Yorken, Frankfurten, San Frantziskon eta Washingtonen.

The Krazyhouse kanal askotako bideoinstalazinoa da, lau proiekzino ditu. Nerabe batzuk jantzan agiri dira, hondo zuri baten aurrean eta eurek aukeratutako musikeagaz. Rineke Dijkstra (Herbehereak, 1959) gazte horreek Liverpooleko diskoteka baten ezagutu zituan, The Krazyhouse izenekoan, eta klubean bertan grabatu zituan.

Hiru laureneko planoak eta hurreko planoak, arpegikerak ondo ikusteko moduko irudiak dira. Bost protagonisten artean hainbat desbardinatsun dagoz, ez musikeari jagokozanak bakarrik (popa, heavya, metala, teknoa...), mobiduteko moduan be alde dago.

1990eko hamarkadatik argazkigintzea eta bideoa jorratu ditu Dijstrak eta artelan ugari sortu ditu. Serieak egin ditu sarri, gai bakotxean sakon ikertuz. Erretratua, berbarako, asko landu dau, eta sarritan nerabeak izan ditu protagonista.

Rineke Dijkstra Sittardek Argazkigintzea ikasi eban Amsterdamen eta 1980ko hamarkadearen amaieran klub eta diskoteketan jenetari erratratuak ateraten hasi zan. Ordutik hainbat proiektutan hartu dau parte. Bakarkako lehenengo erakusketea 1984an egin eban, jaioterriko Moor galerian. Sari ugari irabazi ditu urteotan, besteak beste, Kodak saria (1987), Art Encouragement saria, (1993), Werner Mantz saria (1994), Citibank Private Bank Photography saria (1998) eta Macallan Royal Photography saria (2012).
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu