Demode Quartet taldeak 'Epa!' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2014-11-14 14:42   Musikea

Umorea dau osogai nagusi Demode Quartetek, bai euren zuzenekoetan bai diskoetan arin igarten da. Epa! taldearen bigarren lanean, hainbat euskal kanta guztiz aldatu ditue, berbarako, Xalbadorren heriotzean bolero bihurtu dabe. Zemendiaren 23an, Uharten, aurkeztuko dabe zuzenean.

Mikel de la Fuentek, Joli Pascualenak, Iker Huitzik eta David Roscosk, Patxi Barcoren zuzendaritzapean, osotzen dabe Demode Quartet. Antzerki mundutik datoz, hain zuzen be, taldearen lehenengo beharra, euren izen berekoa, musikal bat izan zan. Orain aurkeztu daben Epa! be igaz estreinautako ikuskizuna dauka jatorrian, izan be orduan interpretautako kantetako batzuk osotzen dabe diskoa.

Musika-tresna barik igoten dira taula ganera Demode Quartetekoak, euren ahotsekaz nahikoa dabe. Holan, ahotsa beste ezer erabili barik, Lau teilatu reggae doinuekaz kantetan dabe, Bagare sanba bihurtzen edota Loa loa Bollywooden moduan. Euskal kantutegia gaztetzen dabilzala dinoe, umoretsu.

Hilaren 23an Uharten jo ostean, 28an Antsoainen izango dira, eta abenduaren 7an Durangoko Azokan.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu