Fernando Garcia de Cortazar eta Altonio Altarriba alkartuko dira Bilboko 'Eztabaidak literatureagaz' zikloan

Bizkaie! 2014-11-17 12:11   Kulturea

Zemendiko Eztabaidak literatureagaz berbaldi zikloak idazle bi batuko ditu martitzenean, Fernando Garcia de Cortazar eta Antonio Altarriba. Literaturea eta oroimen historikoa izango ditue berbagai, Bidebarrieta liburutegian, 19:30etik aurrera.

Zemendiko Eztabaidak literatureagaz berbaldi zikloak idazle bi batuko ditu martitzenean, Fernando Garcia de Cortazar eta Antonio Altarriba. Literaturea eta oroimen historikoa izango ditue berbagai, Bidebarrieta liburutegian, 19:30etik aurrera.

Fernando Garcia de Cortazar (Bilbo, 1942) abade jesuitea eta historialaria, Historia Garaikideko katedraduna da Deustuko Unibersidadean. 1986tik Historiaren Espainiako Errege Akademiako kidea da, Bizkaiari jagokona, eta 2008an Espainiako Historiako Sari Nazionala jaso eban. 60 liburu baino gehiago idatzi ditu eta, horrezaz gan, historia herritarrakana hurreratu dau, prensearen bidez eta berak zuzendu dituan telebistako saioen bitartez. Kaleraturako beharrean artean dagoz, besteak beste: hamar liburukik osotutako La Historia en su lugar eta Breve Historia de España.

Antonio Altarriba (Zaragoza, Espainia 1952) saiakeragile, eleberrigile, kritikari eta telebistako gidoilaria da. 1980ko hamarkadan emon zituan lehenengo pausuak Colectivo Z izenekoagaz Bustrófedon3 aldizkarian, eta ondoren Luis Royo marrazkilariagaz batera De vuelta y Desfase lanean. Neuróptica aldizkari teorikoa be argitaratu dau, eta 1987an Comicsarías liburua, Antonio Remesagaz. 1989an, Cómic: Noveno arte serie dokumentalean hartu eban parte. 2002an, Euskadi Literatur Saria irabazi eban, La memoria de la nieve nobeleagaz.

2007ko urtarrilean Eztabaidak literatureagaz egitaraua martxan ipini zanetik, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoak idazle bikoteen arteko alkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ana Maria Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Fernando Marías eta Toti Martínez de Lezea, Maria Dueñas eta Lorenzo Silva, Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga, Jordi Esteva eta Rosa Regas edo Juan Jose Millas eta Pedro Ugarte.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu