Hammetten 'Kristalezko giltza' euskeraz, Igelak 25 urte bete dituala ospatzeko

Bizkaie! 2014-11-17 14:19   Kulturea

Liburu bi kaleratu ditu Igela argitaletxeak, bere 25. urteurrenean: Dashiell Hammetten Kristalezko giltza eta Mohamed Xukriren Hutsegiteen garaia. Hilketa-nobela edo hard-boiled izenekoen aitzindariaren lanik nabarmenena da lehenengoa, eta hain zuzen be Igela etxearen Sail Beltza bildumako 25. liburua.

Xabier Olarra Igelako editoreak eta Esti Lizasok euskeratu dabe Hammetten nobelea. Hau ez da idazle estadubatuarraren lehenengo lana Sail Beltza-n, bere beste nobela ezagun bi be euskeratu ditue: Uzta gorria eta Maltako beletza. Olarrak itzuli zituan biak.

Raymond Chandlerrek berak autortu eutson Hammetti aitzindaritzea, Olarrak azaltzen dauenez: 'Erailketaren arte erraza' saiakera ospetsuan adierazo eban; hilketak benetako motiboz hilten dabenen esku jarri zituala Hammettek, ez idazleari 'gorpu' bat eskaintzeko, detektibe burutsu batek hilketa zelan jazo dan argituz sekulako erakustaldia egin daian. Eta horrezaz gan, editorearen ustez, harrigarriak dira berak sortutako 'heroi-gaizto' (edo anti-heroi zintzo) parebakoak.

Mohamed Xukriren Hutsegiteen garaia Arantzazu Royo Manterolak euskeratu dau, eta Literatura saileko 52. liburua da. Orain lau urte Royok berak itzuli eban idazle marokoarraren Ogi hutsa bere.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu