Bertsonajerik bertsonajeena: Mañukorta

Bizkaie! 2014-11-27 14:03   Bertsolaritzea

Xabier Amurizaren eretxiz, bertsonajerik bertsonajeena da Mañukorta, bertsolaria eta kontalaria, Newtonianoa, Mañukortaren uniberso mentala, emozionala eta jardunezkoa hain zehatza eta koherentea da, ezen bildur barik konparau daiteke uniberso fisikoaren sistemeagaz.

Mañukorta, bertsonajea izenburupean, Mañukortaren bertso ekarpenen bildumea eta alkarrizketa luzeen emoitzea jaso ditu Amurizak eta aurkezpena gaur izan da Bilboko Laboral Kutxako prentsa aretoan; Amurizagaz batera, Gregorio Larrañaga Mañukorta, bertsolaria eta liburuko protagonistea eta Ione Narbaiza, Bizkaiko Bertsozale Alkartekoa egon dira.

Bizkaiko Bertsozale Alkateak Gregorio Larrañaga Mañukortaren ganeko ikerketa lan bat egiteko asmoagaz, Xabier Amurizarengana jo eban ikerketa lana egin, eta ostean, behar hori liburu batean batzeko asmoagaz.

Datu batzea egin ostean, dotore josi ditu Amurizak lerroz lerro Mañukorta bertsonajearen bizitzako gorabeherak, sei ataleko liburuan. Mañukortaren bertso ekarpenen bildumea eta alkarrizketa luzeen emoitzea topauko ditu irakurleak eta protagonistearen pentsamolde bitxiaren eta eretxien barri izango dau, bertsolaritzearen zein bestelako gai batzuen ganean. Idazmoldeari jagokonez, egileak hiru erregistro darabilz liburuan: alde narratiboa batuan, alkarrizketak bizkaiera jasoan eta Mañukortaren berbaz berbakoetan, egokitzapen txiki batzuekaz, erraz identifiketako moduan.

Mañukorta pozarren azaldu da Amurizak egindako lanagaz, kantetako leku txarrik ez dago, bertsoak dira nire mundua eta bolada batzuetan, saiorik saio, herririk herri eta lagunartean disfrutetan lo egiteko astirik be izan ez arren, gustoko lanean aldatzik ez da izaten.

Xabier Amurizaren eretxiz, bertsonajerik bertsonajeena da Mañukorta, bertsolaria eta kontalaria, Newtonianoa, Mañukortaren uniberso mentala, emozionala eta jardunezkoa hain zehatza eta koherentea da, ezen bildur barik konparau daiteke uniberso fisikoaren sistemeagaz. Bere buruagan konfiantza handiagorik daukanik nekez topauko dozu inon.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak konpromisoa dauka Bizkaiko bertsogintzan dabilzanen eta eredu diranen biografiak jaso eta jentartean zabaltzeko. Horregatik, aurten, sano berezia dan Gregorio Larrañaga Mañukorta aukeratu dau bere bizitza plazara aterateko, Bizkaiko bertsogintzeari eskainitako beharrarengaitik eta Euskal Herri osoko plazetan emondakogaitik.

Behar horren arduradun, Bizkaiko bertsogintzearen bizkarrazurra dan Xabier Amuriza. 1941ean, Etxanon jaioa da Xabier Amuriza eta 1943koa da, barriz, Gergorio Larrañaga, plaza asko elkarregaz egindakoak. Sorpresaz betetako orrialdeak, beraz.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eskerrak emon gura deutsez babesleei, euren laguntzino barik ezin izango zan-eta proiektua egin. Eskerrik asko Laboral Kutxa, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eika Kooperatibeari.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu