'Marijesiak. Abenduko koplak' liburua aurkeztu dau Labayru Ikastegiak

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-11-27 14:11

Marijesiek urtero urteten dabe Abendu aldian erronda-kantu berezia egiten. Gauza bera esan daiteke Abendu-mutilei buruz, edo Kebonikoak kantetan dituenei buruz be. Hiru izen, ohitura bera izentetako. Horreek danak batu ditu Labayruk Marijesiak. Abenduko koplak lanean. Labayruko Igone Etxebarria eta Akaitze Kamiruaga ibili dira kantak eta irudiak batzen han eta hemen, herri eta auzoetan.

Bilboko BBK Salan egin dabe aurkezpena, eta bertan izan dira Labayruko buru Adolfo Arejita, Igone Etxebarria egilea eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari Gotzon Lobera.

Gabonak iragarteko eske-errondak dira Marijesiak, eta gaur egun, oraindino, Bizkaiko hainbat herritan bizi-bizirik dagoan ohiturea da. Gernika, Mendata, Ea, Gautegiz-Arteaga, Iurreta, Lekeitio, Bermeo, Munitibar, Muxika eta Ibarrengelun, berbarako, Marijesiak kantetan ditue. Herri batzutan hutsik egin barik gorde dabe tradizinoa, baina beste batzutan berreskuratu egin dira, barriztau eta indartuta.

Herri bakotxean ezaugarri desbardinak ditue -azaldu dau aurkezpenean Igone Etxebarriak- Bizkaian bizirik dagozanak batu doguz, eta lehen ezagunak ziranen kantak be badagoz liburuan. Marijesien jatorria, zelan eta noiz kantetan diran, kantuen berbak, abeslari taldea, koplen ezaugarriak eta beste hainbat datu jaso ditue Etxebarriak eta Kamiruagak.

Hainbat herritako bersinoak topau dituela nabarmendu dau Arejitak. Itxuraz laburra izan arren, lan handia eskatu dauen proiektua dala adierazo dau.

Geureak. Herri ondare bilduma dalakoan argitaratu dabe liburua, bosgarren argitalpena da, hain zuzen be. Liburuagaz batera, kantak eta eta irudiak batzen dituan DVDa atera dabe.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu