Getxoko 31. Eskulangintza Azokea, barikutik domekara

Bizkaie! 2014-11-28 11:18   Kulturea

Barikuan hasi eta domekara bitartean, Getxoko 31. Eskulangintza Azokea egingo dabe Areetako Geltokia plazan. Danetara, 77 artisau batuko dira astegoienean euren lanak saldu eta erakusteko. Azokea goizez eta arrastiz egongo da zabalik, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Sarrerea debalde da.

Barikuan hasi eta domekara bitartean, Getxoko 31. Eskulangintza Azokea egingo dabe Areetako Geltokia plazan. Danetara, 77 artisau batuko dira astegoienean euren lanak saldu eta erakusteko. Azokea goizez eta arrastiz egongo da zabalik, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Sarrerea debalde da. Egitarau zabala atondu dabe.

Azokan hainbat espezialidade ikusteko aukerea egongo da, esaterako buztingintzea, bitxiak, harria, ehuna, beira, metala, narrua... Hogei eskulangintza arlo izango dira.  Euskal Herriko eta kanpoko artisauak egongo dira aurten be Getxon, Kataluniakoak, Espainiakoak, Frantziakoak eta Portugalekoak, berbarako.

Betiko lez, Diseinu eta Stand lehiaketak ez dira faltauko azokan. Lehenengoaren bidez, eskulangileek eginiko objektuen diseinua eta barrikuntza mailea saritzen dira eta bigarrenean, produktuak aurkezteko modua. Ekimen horreen bitartez urtez urte produktuen kalidadea eta saltokien aurkezpena eta apaindurea hobetzeko eskulangileek egiten daben ahalegina eskertu nahi dabe. Horregaz batera, urtero erosleen artean zozketea egiten da.

Igaz egin eben moduan, azokan jarduera espezializauak izango dira zeramika-artisautzearen inguruan. Ez dira profesionalentzat bakarrik izango, eskulangintzearen munduan interesautako publikoari be zuzenduta dagoz eta. Besteak beste, berbaldiak, mahai-inguruak, umeentzako eta helduentzako tailerrak, liburu aurkezpenak eta proiekzinoak antolatu dira. Horrrezaz gan, Euskal Herriko Unibersidadearen Artea eta Funtzioa zeramika masterra aurkeztuko dabe. Hainbat jardueratan izen handiko profesionalek hartuko dabe parte, esaterako Euskal Buztigintza Museoko zuzendaria dan Blanca Gomez de Segurak eta Xabier Monsalvatje sortzaile valentziarrak,  zeramika euskarri artistikoa erabilten nazinoartean ospe handia lortu dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu