Euskerazko zinemearentzat 2014a urte handia izan dala dino IBAIAk

Bizkaie! 2014-12-12 10:54   Barriak

Azken urteetan lortutako egonkortasunaren emoitzea dan eta ikusleen zein kritikearen babesa dauen gure zinemearen arrakasta honen kontra, hurreko etorkizunari begira, gure pelikulen finantzazino iturri desbardinetan diran murrizketak kontuan izanda, kultura, ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik sektore estrategiko baten alde apustu sendo eta segurua egiteko momentu erabagiorrra da.

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Produktore Burujabeen Alkartea zorioneko dago, 2014a urte handia izan dalako euskal zinemearentzat oro har eta, batez be, euskeraz filmautako pelikulentzat. Emoitza honeek euskal enpresa eta sormen egiturak finkatzea suspertu behar dabe, sektoreari babes sendo eta seguru bategaz, adierazo dau IBAIAk prentsa ohar bidez.

Pablo Malok zuzendutako Lasa eta Zabala eta Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak filmak Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean erakutsi ostean, euskeraz filmautako pelikulen zifrarik onenak berreskuratu dira. Zortzi aste daroaz zinema-aretoetan eta Lasa eta Zabala filmak 72.000 ikusle baino gehiago izan ditu orain arte, 2005etik lortu ez diran datuak; orduan sarreren salmentea aurten baino % 35 altuagoa zan, eta galdutako ikuslego parte bat berreskuratzea lortu da.

Loreak azken Donostia Zinemaldia Urrezko Maskorra lortzeko lehian izan dan osorik euskeraz filmautako lehenengo pelikulea izan da, eta dagoeneko 50.000 ikusle baino gehiago batu ditu eta nazinoartean oihartzun handia izaten dago, London Film Festival, Zurich Film Festival edo Tokyo International Film Festival lako jaialdietan.

Azken urteetan lortutako egonkortasunaren emoitzea dan eta ikusleen zein kritikearen babesa dauen gure zinemearen arrakasta honen kontra, gaur egun, hurreko etorkizunari begira, gure pelikulen finantzazino iturri desbardinetan diran murrizketak kontuan izanda, kultura, ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik sektore estrategiko baten alde apustu sendo eta segurua egiteko momentu erabagiorrra da, adierazo dau IBAIAk.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu