'Euskara partekatzen duguna' dekalogoa aurkeztu dau Euskaltzaleen Topaguneak

Bizkaie! 2014-12-15 13:00   Euskerea berbagai

Euskal Herrian bizi dogun hizkuntza-aniztasun errealidadea autortuz eta hori modu positiboan ulertuta, guztion artean konpartiduten dogun hizkuntzea euskera izateko aldarria egiten dau dekalogoak. Aurrera begira, oinarri horreek bultzatzeko egitasmoakaz jarraitzeaz gan, aniztasuna zehar lerro lez txertatzeko asmoa berretsi dabe, herritar danari bidea alkarregaz egiteko konbita eginez.

Joandako bariku goizean zehar Andoaingo Martin Ugalde parkean egindako Euskara aniztasunean topaketan egin dau dekalogoaren aurkezpena Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topagunearen zuzendariak. Euskara alkarteen mobimentuak aniztasunari buruz dauen ikuspegia jentarteratzeko helburuagaz osotu dabe 10 oinarri batzen dituan dokumentua.

Euskal Herrian bizi dogun hizkuntza-aniztasun errealidadea autortuz eta hori modu positiboan ulertuta, guztion artean konpartiduten dogun hizkuntzea euskera izateko aldarria egiten dau dekalogoak. Aurrera begira, oinarri horreek bultzatzeko egitasmoakaz jarraitzeaz gan, aniztasuna zehar lerro lez txertatzeko asmoa berretsi dabe, herritar danari bidea alkarregaz egiteko konbita eginez.

Dagoeneko aniztasunaren inguruan eginiko ibilbidea aurkezteko tartea be hartu dabe topaketan. Holan, euskera alkarte desbardinek eta Topaguneak berak martxan daukazan proiektuen barri jaso dabe bertaratutakoek. Harrera orokor zein linguistikorako proiektuak, hezkuntza arlokoak edota sensibilizazinoari lotutakoak azaldu ditue besteak beste.

Hizkuntza eta kultura aniztasunari buruz euskal herritarrok doguzan eretxi eta jarreren inguruko ikerketea aurkeztu dau ondoren Asier Etxenike Aztikerreko ikerlariak. Hausnarketan sakontzeko, Jasone Mendizabalek gidatutako mahai-inguruan parte hartu dabe Belen Uranga filologoak eta Xabier Aierdi soziologoak, euskerearen normalizazinoan aniztasunak ekar leikezan aukeren ganean gogoetea eginez.

Amaitzeko, etorkizuneko murala osotu dabe topaketako parte-hartzaile guztien artean. Bakotxak, aniztasuna lantzeko dagoeneko bere inguruan egiten dan ekimen bat gehitu dau muralera, eta ondoren zentroan jarri ditue aurrerantzean alkarregaz egin daitekezan ekimenetarako ideiak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu