John Anduezak 'Prime-time' helduentzako lehenengo liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-12-15 14:07   Kulturea

Detektibe biren istorioa kontetan dau John Andueza idazle arrasatearrak Prime-time (Elkar) nobela baltzean. Orain arte gazteentzako liburuak idatzi ditu. Estilo fresko eta eraginkorrean idatzi dau lana.

Detektibe biren istorioa kontetan dau John Andueza idazle arrasatearrak Prime-time (Elkar) nobela baltzean. Orain arte gazteentzako liburuak idatzi ditu. Estilo fresko eta eraginkorrean idatzi dau lana.

Bala eta Klemente protagonistak guztiz desbardinak dira. Irrintzi Operazinoan hankasartze galanta egin ostean, Bala eta Klemente Ertzaintzatik bota egin ditue. Orain, detektibe pribadu bihurtu dira, derrigor. Halako batean, euren bizimoduak goitik behera aldatuko dituan telefono deia jaso dabe. Algortan, Arrigunagako labarretan, telebistako jauntxu baten gorpua topau dabe, hatxetan txikituta. Hori da Anduezaren nobela baltzaren abiapuntua.

John Andueza aurkezlea, zuzendaria, gidoigilea eta aktorea izan da telebisinoan. Zinemagintzan, film laburrak eta dokumentalak zuzendu ditu. Gazteentzako liburuak argitaratu ditu: Larunbatean Bukowskin (Elkar, 2012), Kankaleko misterioa (Elkar, 2013), San Ferminetan, Lesakan (Elkar, 2014).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu