Leihotikan taldeak 'Punk talde soil bat' zuzeneko diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2014-12-15 17:18   Musikea

Hogei urteotan sortu eta kantautako abestiek osotzen dabe Iruñeko Leihotikan laukotearen Punk talde soil bat (Gor) zuzeneko lana. Tolosako Bonberenean urriaren 11n emon eben kontzertuaren grabazinoa da. CDa eta DVDa argirtaratu ditue.

Hogei urteotan sortu eta kantautako abestiek osotzen dabe Iruñeko Leihotikan laukotearen Punk talde soil bat (Gor) zuzeneko lana. Tolosako Bonberenean urriaren 11n emon eben kontzertuaren grabazinoa da. CDa eta DVDa argirtaratu ditue. 2015eko udara arte ez dabe kontzerturik eskainiko.

Gorka Armendarizek (ahotsa), Patxi Mercerok (gitarrea), Aitor Remonek (bajua) eta Alfonso Contin Titi-k (bateria) dira Leihotikan. Ordu biko emonaldia izan zan Tolosakoa, eta danetara 33 kanta jo zituen. CDak 80 minutuko mugea daukanez abesti bi kendu egin behar izan zituen. Zuzenekoa zazpi kameragaz grabau eben. Besteak beste, diskoan jaso ditue Leihotikan, Idoloak akatu, Nafarroa, Lastozko heroiak eta Urrun doa.

Estudioko sei disko ditu Txantreako bandeak, danak Gor etxeagaz ateratakoak: Hemen ez da ezer aldatzen (1998), Lur (2000), Munduaren leihoa (2003), Ilunago, ederrago (2006), Oroimenak erretzen (2011) eta Harold (2012).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu