Joan Mari Beltranek 'Hots-larretan' diskoa aurkeztuko dau barikuan, Oñatiko Santa Ana antzokian

Bizkaie! 2014-12-17 09:49   Musikea

Hamazortzi pieza ditu Joan Mari Beltranek Syntorama etxeagaz kaleratu barri dauen Hots-larretan beharrak, eta hazurrezko txirulea dau oinarria. Eguna argitzean hasi eta iluntzera arte jasotako erritmo eta doinuak batu ditu musikari nafarrak. Hilaren 19an, barikuan, zuzenean eskainiko ditu abestiok, Oñatiko Santa Ana aretoan, 22:00etan.

Errege Belda (akordeoia), Ander Barrenetxea (txalapareta, perkusinoa eta ahotsa), Aitor Beltran (txalapartea, harmonikea, perkusinoa eta ahotsa), Peio Ramirez (txeloa), Mikel Irazoki (bajua), Andoitz Antzizar (trikitixea) eta Gema Ines (gitarrea eta ahotsa) ditu lagun disko honetan. Beltranek berak txalapartea, txirulea, txistua, gaitea, albokea eta dultzaina joten ditu.

Donostiako Musika Hamabostaldiak eskatuta, abuztuan San Telmo museoan eskaini eban emonaldiko kantak ditu oinarrian lan barriak. Errepertorio tradizionaleko kantek, doinu desbardinekaz batera, osotzen dabe bildumea.

San Telmosoko saioan lez, Oñatikoan be, Kukai jantza konpainiako jantzari bi eta Andoni Salamaero poetea be izango dira oholtza ganean. Urtarrilaren 2an beste emonaldi bat eskainiko dabe, Zeanuriko Kultur Etxean, 19:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu