Javier Aramendik 'Verba polita' bere lehenengo liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-12-18 10:01   Kulturea

Heldutasunaren zeozelango kronikea egin dau Javier Aramendik Verba polita (Erein) poesia liburuan. Pentsamenduak, sentimenduak, denporea, idazkerea eta beste hainbat gairen ganeko hausnarketea plazaratu bere lehenengo liburuan.

Aldizkarietan argitaratu izan ditu bere lanak, baina oraingoan liburua idatzi dau Aramendik. Lau ataletan banatu ditu olerkiak: umezaroa, gaztaroa,  orainaldia eta zahartzaroa. Umorea darabil testu askotan, eta erritmoari garrantzi handia emon deutso, simetria eta formeari bere bai.

Javier Aramendi Gallardo (Madril, 1959) Euskal Filologian lizentziaduna da eta institutuko irakaslea. Hainbat lan argitaratu ditu aldizkarietan, Susa, Xaguxarra eta Durangoko Ibidem eta Ibaizabal argitalpenetan, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu