Marc Bauderren 'Master of the Universe' lana ikusgai gaur, Bilbon

Bizkaie! 2014-12-18 11:09   Barriak

Zinebi jaialdiak urte osoko egitaraua eskaintzeko asmoz, Hileko dokumentala egitaraua ipini dau martxan. Gaur, European Film Awards-en izentautako Master of the Universe (Confesiones de un banquero) lana proiektauko dabe, Bilboko Multicine aretoan, 20:00etan. Sarrereak 3,70 euro balio ditu.

Zinebi jaialdiak urte osoko egitaraua eskaintzeko asmoz, Hileko dokumentala egitaraua ipini dau martxan. Gaur, European Film Awards-en izentautako Master of the Universe (Confesiones de un banquero) lana proiektauko dabe, Bilboko Multicine aretoan, 20:00etan. Sarrereak 3,70 euro balio ditu.

Master of the Universe Rainer Vossen historia da. Ekonomian lizentziaduna da, eta 18 urte besterik ez zituala, banku-inbersinoen arloan hasi zan beharrean. Laneko lehenengo egunean bere aita injineruak bizitza osoan aurreztutakoa baino diru gehiago lortu eban.

Dokumentalak orain arte gitxitan eskainitako ikuspuntua emoten dau, Frankfurteko inbersino-banku bateko behargin poderetsua izandakoarena, hain zuzen be. Izenik emon barik, eta daturik zehaztu barik, finantza krisia zelan ailegau zan kontetan dau.

Horrezaz gan, protagonisteak finantzen lehenengo lerroan lan egiteak dakarrena azaltzen dau: erakundearen aldeko leialtasuna, sakrifizioz betetako bizimodua, batzuetan 48 orduz segiduan behar egin behar izateraino. Bere emozino, motibazino eta aurreikuspenei buruzko ikuspegi bildurgarria emoten dau eta, modu berean, diru-sarrera sinistezinez eta neurri bako presinoez bere bai.

Dokumentalak hainbat sari jaso ditu, besteak beste, 2014ko DocsBarcelonan, Locarnoko Jaialdiko Kritikearen Astean, German Film Awards jaialdian eta Herbehereetako IDFAn. Marc Bauder  zuzendariak (Alemania, 1974) bere produkzino-etxea sortu eban 1999an, Bauderfilm. The System, After Revolution, The Top Manager, The Communist eta Grow or go lanak produzidu eta zuzendu ditu.

Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak nazinoarteko beste jaialdi batzuetan sariak lortu edo aukeratuak izan arren, ia banaketarik izan ez daben lanak eskaintzen ditu Hileko dokumentala ekimenaren bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu