'Begirada ausartak' lana aurkeztu dabe Aldartek eta EHGAMek

Bizkaie! 2014-12-18 13:26   kulturbiz

Francoren berrogei urteko diktaduran eta haren osteko transizino sasoian bizi izandako hamahiru gay eta lesbianen lekukotzak batu ditue Aldarte sexu askatasunerako ikerketa eta dokumentazino zentroak eta EHGAM Euskal Herriko Gay-Lesbianen Askapen Mobimentuak Begirada ausartak lanean. Liburua debalde bajau daiteke, hemen.

Inmaculada Mujika, Jose Ignacio Sanchez, Iñigo Bilbao eta Amparo Villar dira liburuaren egileak. Oroimen historikoaren zati hori berreskuratu nahi izan dabe ezer gitxi jaso eta ikertu da-eta genero nortasunagaitik diktaduran jazarritako personetaz.

Joaquin, Gabriel, Mercedes, Imanol, Karmele... hamahiru lagunek euren esperientziak, arazoak, bizi izandako jazarpen egoerak eta beste makina bat kontu kontau ditue liburuan. Emakumezko eta gizonezko alkarrizketa kopuru bera gura izan dabe sartu, baina ez dabe lortu, azkenena hiru andrazko besterik ez dira.

Diktaduran eukezan hainbat arazo gaur egun be hor dagozala dinoe protagonistek, beste batzuk barriz, ez. Orduko testuinguruaren barri be emoten dau liburuak, esaterako, zelan 1954an homosexualidadea delituen zerrendan sartu eben. Eleiza katolikoa eta arlo zientifikoaren garrantzia be agiri da: Eleizeak jazarpena babestu egin eban, eta hainbat mediku ezagunek (Gregorio Marañonek eta Antonio Vallejo Najerak, berbarako) gaixotasun larritzat jo eben. Dana dala, bazterketea ideologia guztietan egoan.

Egunotan, proiektuaren jentaurreko aurkezpenak egiten dabilz. Gaur, hilak 18, esaterako, Donostiako San Telmo Museoan izango dira, 19:00etatik aurrera.

Dokumentala ikusi gura izan ezkero, hemen.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu