'Euskerearen Historia Soziala: Argibide bibliografikoak' atalak 592 sarrera barri ditu

Bizkaie! 2014-12-26 13:01

Euskaltzaindiak Euskerearen Historia Soziala. Argibide Bibliografikoak atalaren datutegia eguneratu era sarean jarri dau. Hemen konsultau daiteke. Eguneratze horren ondorioz, 592 sarrera barri erantsi dira. Danetara, orain 5.033 sarrera bibliografiko ditu.

Euskaltzaindiak Euskerearen Historia Soziala. Argibide Bibliografikoak atalaren datutegia eguneratu era sarean jarri dau. Hemen konsultau daiteke. Eguneratze horren ondorioz, 592 sarrera barri erantsi dira. Danetara, orain 5.033 sarrera bibliografiko ditu.

Euskerearen Historia Soziala. Argibide Bibliografikoak atariaren helburu nagusia honako hau da: Euskerearen Historia Sozialari buruzko tresna bibliografikoak danon eskura jartea. Ataleko edukietan euskerearen historia soziolinguistikoa jorratzen da gehienbat. Hizkuntzearen iraganaren eta euskal gizartean izan dauen bilakaerearen barri emoten da, eta inguruko hizkuntzakazko hartu-emonak be kontuan hartzen dira.

Euskerearen Historia Soziala. Argibide Bibliografikoak lanaren lehen bersinoa papelean argitaratu zan: liburu formatoan, barriz, 2011n emon eban argitara Euskaltzaindiak, eta ordutik, 2012an, Akademiak atal barria zabaldu eban webgunean. Lehen emonaldi horrek 4.441 sarrera zituan. Esan bezela, bigarren emonaldi honetan, 592 sarrera barri erantsi dira eta orain 5.033 sarrera bibliografiko ditu. Horreetatik 2.206 sarrera osorik irakur daitekez interneten, hau da, % 43k dauka testurako esteka zuzena.

Aurreko lanak barrikustean, eta erantsi diran 592 sarrera barrietan, lan honeek egin dira:

- Hautatutako erreferentziak banan-banan egiaztatu, hainbat liburutegitan (Azkue, Habe, Koldo Mitxelena...).

- Eremuka bateratu: egilea, izenburua, argitaletxea, etab. Izen-deituretarako Euskaltzaindiko Azkue Katalogoa erabili da eta horra jo beharko dau irakurleak, zernahi argibide behar izan ezkero.

- Lanak hautatutako liburutegietan topau eta informazino hori kode bidez jaso (ikus liburutegien zerrendea laburdurak pdf-an).

- Sarrera bakotxari gako-berbak erantsi, horreen arabera be bilaketak egin ahal izateko.

- Interneten irakur daitekezan lanen estekak topau.

Emonaldi barri hau aprobetxau da aurreko 4.441 sarreretan be berregokitze lan batzuk egiteko: besteak beste, liburu edo artikuluen edizino digitalak banan-banan barriro egiaztatu eta behar ziran aldaketak egin dira. Holan, 250 esteka barri gehitu dira eta beste 130 ordezkatu (beren webguneak barritu dituen aldizkarienak, adibidez).

Euskerearen Historia Soziala. Argibide Bibliografikoak atalaren arduradunen esanetan, ondoko urteetarako lan-prozedura bat finkatzen da oraingo eskaintza barri osogarriagaz. Lana ez dago amaituta, hasita baino. Hainbat liburutegitako albisteak jasoteko dagoz oraindino; era berean, ikertzaileek beren lan barrietan proponoduko dituen erreferentzia bibliografikoak batzen jardun beharra dago, eta kontuan hartu beharko dira aldizkariek egingo deuskuezan ekarpenak. Horreek eta gehiago begiratu beharko ditu gure zerbitzu bibliografikoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu