Korrika Kulturala aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-01-08 17:34   Euskerea berbagai

Euskal kulturea bultzatzea eta euskerea esparru guztietara eroateko asmoz, Korrika Kulturala aurkeztu dabe gaur. Programazino nazionalaren oinarria honako ekitaldi honeek osotuko dabe: Fausto herritar eredugarri antzezlana, Gosariak, Hordago ardoa!, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Txo mikmak txikia, Bertso Korrika eta Bertsolaritzearen sekretuak.

Euskal kulturea bultzatzea eta euskerea esparru guztietara eroateko asmoz, Korrika Kulturala aurkeztu dabe gaur Donostia 2016ren egoitzan. Programazino nazionalaren oinarria honako ekitaldi honeek osotuko dabe: Fausto herritar eredugarri antzezlana, Gosariak, Joseba Sarrionaindiaren berbak erabiliz, Gose musika taldearen eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoen arteko lana, Hor dago ardoa!, artez jantzitako ardao dastaketea, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Txo mikmak txikia, Bertso Korrika eta bertsoak eta musikea buztartzen dituan Bertsolaritzearen sekretuak.


Korrikaren app-a

Korrika Kulturalaren agendea webgunean ez eze, eskuko telefonoetarako Akting enpreseak beren-beregi sortutako aplikazinoan konsultau ahal izango da. Bestelakoak be izango ditu: Korrikaren ibilbidea; martiaren 19tik 29ra, momentuan momentuko lekuko eroailea nor dan jakin ahal izango dogu; hasiera (martiak 19, Urepel) eta amaiera egunetarako (martiak 29, Bilbo) informazino interesgarria: lo-lekuak, jatetxeak...; eta barrikuntza moduan, Korrikak irauten dauen egunetan (martiaren 19tik 29ra) egingo dan argazki lehiaketea. Egunero, jenteak bialdutako argazkirik onenek saria izango dabe.

Aplikazinoa laster egongo da Google Play eta App Storen deskargetako moduan.


Hiru lehiaketa martxan

Jentearen parte hartzea bultzatzeko, argazki lehiaketaz gan, euskerearen aldeko lasterketa erraldoia hasi baino lehen, hiru lehiaketa jarriko ditu abian Korrika Kulturalak: abestiaren bersinoen lehiaketea, bideo-kopla lehiaketea eta bideo lehiaketea.

- Bideo-kopla lehiaketea. Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak eta Korrikak alkarlanean, bideo-kopla lehiaketea jarri dabe martxan. Txapelketa honek helburu bikotxa dauka: alde batetik, euskerea ikasten edota praktiketan dabilzanak bertsolaritzearen mundura hurreratzea eta, bestetik, bertsolaritzeak euskerea
praktiketako eskaintzen dituan aukerak erakustea.

Gaia: Helduen euskalduntzea; kopurua eta euskarria: 6 koplaz osotutako bertsoaldi bat idatzi eta bideoz grabau bideo-kamerea, telefonoa zein webcam-a erabiliz.

- Abestiaren bersinoen lehiaketea. Korrika 19ren abestia ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz, musikatalde desbardinen arteko bideolehiaketea izango da. Talde bakotxak Korrika 19ko abestiaren bersinoa prestau beharko dau, berbak bere horretan mantenduz eta musikea bere estilora egokituz.

- Bideo lehiaketea. Aurten euskalkien inguruko bideolehiaketea izango da. Parte-hartzaile bakotxak, norbanako zein taldeak, bere euskalkiaren inguruko bideoa atondu beharko dau. Bideo honetan tokiko euskalkiaren inguruan nahi dauen informazinoa zabalduko dau: egungo egoerea, erabilera-mailea, hizkuntz berezitasunak, berba bereziak, azken hiztunak… Euskalki bakotxaren egoerea horren desbardina izanik, gure herrian dagoan hizkuntz aniztasuna agirian jartea da asmoa. Bideo-sorkuntzarako baldintzak bi izango dira: 3 minututik beherako iraupeneko bideoa izatea eta Euskahaldun! Korrika 19ren leloa behin gitxienez erabiltea.

Arau teknikoei jagokenez honako baldintzak jarraitu beharko dira: bideoaren formatua MP4 edo AVI (bialtzeko orduan, ZIP euskarrian, hau da, konprimiduta bialduko da ), gehienez 10 Gigakoa izango da,

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu