Fermin Etxegoienek 'Eutsiko diogu?' alkarrizketa-liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2015-01-09 11:19   Kulturea

Galdera bakarra egin deutsie Fermin Etxegoien kazetari eta idazleak hamabi alkarrizketatuei, liburuaren izenburukoa, hain zuzen be: Eutsiko diogu?. Sorkuntzearen hainbat arlotan dabilz protagonistak, eta danak daukie euskerea ardatz. Erein etxeak Lekuko izeneko bilduman argitaratu dau.

Inoiz baino gehiago lortu dan sasoian, antza, azkenetan gara, dino egileak berak. Euskerazko adierazpen bideak sekula baino aberatsagoak diran arren, euskerearen beraren erabilereak behera egin dau. Honeek dira aukeratu dituan sortzaileak: Ander Lipus, Estitxu Eizagirre, Luistxo Fernandez, Mari Añes Gorostiaga, Eñaut Elorrieta, Miren Amuriza, Hedoi Etxarte, Maider Unda, Iban Arantzabal, Maia Eder Kurutxet, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, eta Miren Agur Meabe.

Sorkuntzearen profesional autonomoak dira danak, hau da, hilaren amaieran diru sarrera jakinik ziurtaturik ez daukienak. Eurak dira, egilearen eretxiz, kulturearen arloan pasetan dabilena eta pasau daitekeenaren bizipen erreala eskaini ahal dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu