Daniel Garcíaren 'Demokratiza dezagun demokrazia' lana ikusgai dago Deustuko zubian

Bizkaie! 2015-01-12 13:42   Kulturea

Urtarrilaren amaierara arte, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, Daniel García Andújarren Demokratiza dezagun demokrazia erakusketea ikusteko aukerea izango da. Esku-hartze artistikoak Deustuko zubian proiektuaren hirugarren edizinoa zarratuko dau erakusketa honek.

Urtarrilaren amaierara arte, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, Daniel García Andújarren Demokratiza dezagun demokrazia erakusketea ikusteko aukerea izango da. Esku-hartze artistikoak Deustuko zubian proiektuaren hirugarren edizinoa zarratuko dau erakusketa honek.

Proiektu hau Juan Pablo Orduñez MawatreS-ek zuzendu eta Arantza Lauzirika EHUko Arte Eder Fakultadeko dekanoak koordinau dau. Bilbao Ekintzaren eta EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzearen diru-laguntzak jaso ditu.

Esku-hartze artistikoak Deustuko zubian proiektuaren hirugarren edizinoa igazko maiatzean ipini zan martxan; EHUko Arte Eder Fakultadeagaz loturea daukien artistek sortutako zortzi erakusketak osotu dabe. Ekinaldi honetan parte hartu daben artelanak ondokoak izan dira: Daniel García Andújarren Demokratiza dezagun demokrazia, Manuel Casellasen Lo que reluce, Catherine Salazarren Predican vino y venden vinagre, Daniel Lozanoren Casus belli/Mea culpa, Arrate Lopez Apellanizen Zubia bizirik, Ixone Ormaetxeren Cariño, acuérdate de regar las plantas mientras estoy fuera, Carlos Martínez B-ren Muchos que quisieron traer luz, fueron colgados de un farol eta Unai Requejo/Dj Yuju-ren Metala borrokan.

Deustuko zubiak ikusgai dagoan ereakusketeaz gan, beste bat edegiko dau laster Daniel Garcíak Madrilgo Reina Sofia Museoan, Sistema Operativo/Operating System, hain zuzen be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu