Bilboko Abusu - La Peña auzoaren historia erakusten dauen bideoa aurkeztuko dau Kultura eta Hezkuntza Sailak

Bizkaie! 2015-01-23 10:25   kulturbiz

Tokiko historiaren aztertzaileek eta auzoko biztanleek euren testigantzea eta ezagutzea eskaini ditue ondarea ezagutarazoteko Bilbao Izan programearen barruan dagoan Abusu – La Peña: burdina eta uraren artean lana egiteko.

Tokiko historiaren aztertzaileek eta auzoko biztanleek euren testigantzea eta ezagutzea eskaini ditue ondarea ezagutarazoteko Bilbao Izan programearen barruan dagoan Abusu – La Peña: burdina eta uraren artean lana egiteko.

Bideoa urtarrilaren 27, 28 eta 29an eskainiko da Ibaialdeko Liburutegian, Abusuko Zentro Soziokulturalean eta Abusuko Udaltegian, hurranez hurran, hiru saio egun bakotxean, arratsaldeko 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan. Sarrerea librea izango da.

Hilebete honen hasierara arte auzoko kiroldegian bisitau ahal izan dan Abusu – La Peña: etengabeko aldaketaren historia argazki erakusketearen jarraipen legez, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, 1300. urtean uribildua sortzeagaz lotura handienetakoa daukan eta berezitasun legez Bilboko eta Arrigorriagako udalerrien artean banatutako auzoaren historia erakusten dauen Abusu – La Peña: burdina eta uraren artean bideoa aurkeztuko du datorren astean. 

Aurreko bost proiektuetan bezela, hogeita hamar bat ikerlarik, adituk, historiagilek eta auzoko biztanle anonimok, tokiko historiari buruzko euren gomutak, testigantzak eta ezagutzak eskaini ditue, industrian eta meatzaritzan oinarritutako iraganak markautako historia erakusten dauen 30 minutuko ikus-entzunezko lan hori egiteko.

Esandako moduan, Abusu – La Peña: burdina eta uraren artean bideoaren emonaldiak urtarrilaren 27, 28 eta 29an izango dira Ibaialdeko Liburutegian, Abusuko Zentro Soziokulturalean eta Abusuko Udaltegian, hurranez hurran, hiru saio egun bakotxean, arratsaldeko 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan (sarrerea librea). Horrezaz gan, ikus-entzunezko lana Bilbao Izanen webgunean eta youtubeko Bilbao Kultura kanalean ikusi ahal izango da zezeilaren 6tik aurrera.

Ekimena, Bilboko biztanleei eta interesa daben guztiei, uriaren historia, ondarea, eta gaur egun uria osotzen daben guneek denporan zehar izan daben bilakaerea eta eraikuntzea ezagutarazoteko orain bederatzi urte sortu zan Bilbao Izan programearen barruan dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu