Kulturgintzearen ganeko Topaldia izango da urtarrilaren 29an, Durangon

Bizkaie! 2015-01-23 11:48   kulturbiz

Euskaltzaleen Topaguneak XII. Topaldia antolatu dau, Eusko Jaurlaritzearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleon egitekoa? izeneko jardunaldia, urtarrilaren 29an izango da, Durangoko Elkartegian, eta kulturgintzea izango da gai nagusia.

Euskaltzaleen Topaguneak XII. Topaldia antolatu dau, Eusko Jaurlaritzearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleon egitekoa? izeneko jardunaldia, urtarrilaren 29an izango da, Durangoko Elkartegian, eta kulturgintzea izango da gai nagusia.

Euskaltzaleen mobimentuak bere sorreratik izan dau kulturgintzea lehentasunezko jarduerea, hizkuntza komunidadearen garapenerako ezinbesteko tresna baita. Sortzaileen topaleku zein transmisinorako espazioen bultzatzaile izan, askotariko ekimenak egin dira herriz herri mobimentuaren historian.

Baina kulturgintzearen zein hiztun komunidadearen egoerea asko aldatu da urteotan: kultur eragileak, zabalkuntzarako espazio eta zirkuituak, sortzaileen aukerak eta mugak ez dira bardinak. Horregaitik, eragile euskaltzaleek kulturgintzan beteten daben funtzinoaz hausnartzeko jardunaldia antolatu dau Euskaltzaleen Topaguneak.

Esan bezela, Durangon izango da topaldia, eta egun osokoa izango da. Bertan, kulturgintzan dabilzan hainbat aditu izango dira, besteak beste, Lorea Agirre, Gotzon Barandiaran, Igor Elortza eta Eneko Barberena. Hiru atal izango ditu. Parte hartu gura izan ezkero, izen-emotea urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, topaldiaren webgunean. Matrikulea egiteko 30€ pagau behar dira, eta bazkaria barne izango da.


XII. Topaldia - Egitaraua:

09:00 Harrerea eta material banaketea.
09:15 Topaldiaren aurkezpena.

I.- Zer garrantzia eta zer funtzino dauka kulturgintzeak euskerearen eta euskaldunon komunidadearen garapenean?

09:30 Hizkuntzea, kulturea, elikadurea eta sormena. Lorea Agirre.
10:15 Guk gEUre kulturaz. Gotzon Barandiaran.
10:35 Mahai-ingurua. Alberto Barandiaranek gidatua.
11:15 Atsedena.

II.- Zer egiteko dabe tokian tokiko eragile euskaltzaleek kulturgintzan?

11:45 Komunidadeadeadeadeadeadeadea… Igor Elortza.
12:30 Euskura, euskerea eta kulturea Zumaian. Xabier Azkue.
12:50 Azpeitiko Kultur Mahaia.
13:10 Astra kulturarako fabrika soziala Gernikan. Andrea Aiape eta Ariane Ensunza.
13:30 Bazkaria Plateruenan.

III.- Zelakoa izan behar dau eragile euskaltzaleen kultur jarduereak? Ezaugarriak eta kultur jarduera komunitarioen adibideak.

15:30 DJak, Lukuren libertimendua eta kulturgintzearen aktore sorta. Eneko Barberena.
16:15 Kooltur ostegunak ekimena Arrasaten. Iker Barandiaran.
16:35 Kultura saretzen Lasarte-Orian. Mari Karmen Ormazabal, Ttakun elkartea.
16:55 Bertsolaritzearen transmisinoa Lapurdin. (Talde) identidadea eregiz euskeratik eta euskeraz. Miren Artetxe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu