Julian Farinoren 'Marvellous' lanak irabazi dau fikzinozko Urrezko FIPA saria

Bizkaie! 2015-01-26 10:13   Barriak

Mundu osoko 130 ikus-entzunezko izan dira lehian egunotan MIarritzen, FIPA Ikus-entzunezko Saioen Nazinoarteko Jaialdian. Erresuma Batuko Marvellous fikzinozko beharrak jaso dau Urrezko FIPA. GALen sasoian girotutako Sanctuaire lanak, Olivier Masset-Depassek zuzendutakoak, gidoi onenaren eta emakumezko aktore onenaren (Juana Acosta) sariak irabazi ditu.

Marvellous pelikuleak Neil izeneko gizonaren istorioa kontetan dau, zoriontsua izan gura dau, eta horretan ahaleginduten da. Protagonistearen papela jokatzen dauen Toby Jones be saritu dabe. Fikzinoaren arloaz aparte, saileei jagokienez, Sally Wainrighten Happy Valley izan da beharrik onena. Marsman laneko Jurgen Delnaet eta Les Témoins-eko Marie Dompnier aktoreek be saria jaso dabe.

Dokumentaletan, Urrezko FIPA Alexander Oeyren Pekka lanarentzat izan da. Filmaren izen bereko mutila da protagonistea, eta bere eskolako zortzi ikaskideak hiltera zelan heldu zan azaltzen dau. Erreportajeen moltsoan, Mongoliako nomada baten bizimodua erakusten dauen Hamid Sadarrek zuzendutako Taïga izan da onena.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu