Fernando Diez produktorea eta Miguel Albadalejo zinemagilea, hastear dan Zinegoak jaialdiko Ohorezko Sariak

Bizkaie! 2015-01-26 14:16   Barriak

Iluntzeko 20:00etan, Bilboko Arriaga antzokian, abiatuko da Zinegoak gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen nazinoarteko jaialdia. Ohorezko sari bi izango dira, Miguel Albadalejok gaur jasoko dau edegiera-ekitaldian, eta bigarrena Fernando Diez produktore bilbotarrari emongo deutsie, sari-banaketa egunean.

Iluntzeko 20:00etan, Bilboko Arriaga antzokian, abiatuko da Zinegoak gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen nazinoarteko jaialdia. Ohorezko sari bi izango dira, Miguel Albadalejok gaur jasoko dau edegiera-ekitaldian, eta bigarrena Fernando Diez produktore bilbotarrari emongo deutsie, sari-banaketa egunean.

LGTB arlo hiru pelikula produzidu zituan Fernando Diezek igaz, ez da marka txarra. Hiru film urte berean produziduten dituan lehenengo produktore europarra da, azpimarratu dabe Arriaga antzokian egin daben prentsaurrekoan. Bitart New Media produkzino-etxeko kudeatzailea da Diez, eta 2008an hasi zan zinemearen munduan, Pedro Riveroren La crisis carnívora animazino lanagaz. Hurrengo urtean, hainbat sari jaso zituan Ander, Roberto Castónena, produzidu eban.

Igaz, hiru pelikularen produkzinoan hartu eban parte Diezek: Marilyn Solaya zuzendari kubatarraren Vestido de novia, Roberto Castónen Los tontos y los estúpidos eta Mikel Ruedaren A escondidas. Hiru lanak proiektauko ditue Zinegoaken. Solayaren pelikulea amaiera-ekitaldian estreinauko dabe, mundu mailan ganera, Diezek ohorezko saria jaso ostean. BBk Salan banatuko ditue sariak, zezeilaren 1ean, 19:00etan.

LGTB arloan egin dauen lana nabarmendu gura dogu sari honegaz, -azaldu dau Pau Guillen jaialdiko zuzendariak- gogor egiten dau burrukan zinemea egiteko eta horrek autortzea merezidu dau. Saria pozarren jaso dau Diezek, ganera, etxean emotea, eta lagunen eskutik... itzela da. Aitatutako hiri pelikulaz gan, hainbat film laburretan parte hartu dauela gogoratu dau produktore bilbotarrak. Gaur egun pelikulak egitea sano gatxa dala esan dau, eta banaketeak eta aretoak be sasoi txarrak bizi dituela.

Produktore txarra naz ni, adierazo dau, umoretsu; produktore ona izateko larregi gustetan jat zinemea. Arrisku handiko negozioa ei da berea, inbersinoak barik ez-inbersinoak egiten dituala. Kanpoko merkatuei begira egiten ditue lan asko, hemen ezinezkoa da-eta askotan. Los tontos y los estúpidos eta A escondidas aretoetan proiektau dira, hiru bat astean, baina Vestido de novia pelikuleak banaketa nekeza daukala. Behar bereziak ikusteko jaialdiak dira aukera bakarra sarritan.

Zinemeak fama txarra dauka, bere ustez. Laguntzino publiko piloa jasoten doguzala dinoe, baina zinemeak hartzen dauena baino gehiago sortzen dau.

Gaur, inaugurazino galan Miguel Albadalejok jasoko dau ohorezko saria, Arriagan, 20:00etan. Aurten, edegiera-ekitaldiko sarrerea debalde da, baina gonbidapena behar da. Argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu