Joxe Miel Barandiaranen ganeko berbaldi-zikloa hasiko da hilaren 29an, Bilbon

Bizkaie! 2015-01-27 11:52   Kulturea

Joxe Miel Barandiaran jaio zala 125 urte bete ziran abenduaren 31n. Urteurren horren harira,  Bizkaiko Foru Aldundiak eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazinoak  berbaldi-zikloa atondu dabe Bilboko Ondare aretoan. Barandiaranek egindako beharrak eta gaur egungo ikerketetan daukien eragina aztertuko ditue. Lehenengo berbaldia Agiri arkeologia alkarteko Juan Carlos Lopezek emongo dau, hilaren 29an, Santimamiñe proiektuaren ganean.

Barandiaranek abiatutako kudeaketearen bide bera segiduten daben ikertzaileak izango dira berbaldietako protagonistak: Juan Carlos Lopez Quintana, Joseba Rios Garaizar, Diego Garate Maidagan eto Alvaro Arrizabalaga Valbuena.

Lopez Quintanak Santimamiñe proiektuaren (1918-1926) jatorria eta esanahia azalduko ditu, euskal historiaurrearen abiapuntua dan aldetik. Agiri arkeologia alkarteko presidentea da, eta Estratigrafia Analitikako Zirkuluko eta Kultura Bilakaerarako Euskal Herria-Saharako Elkarteko kidea. Illunzar eta Krei aldizkarietako editore-koordinatzailea da.

Bigarren berbaldia zezeilaren 5ean izango da. Joseba Rios Garaizarrek Bizkaian aire zabaleko historiaurreko aztarnategiak topetako eta induskatzeko lanal laburbilduko ditu, Joxe Miel Barandiarani seginduz egindakoak eta osteko aurkikuntza barriak. Rios Garaizar CENIEH Espainiako Giza Bilakaera Ikertzeko Zentro Nazionaleko kidea da.

Diego Garate Maidaganek Euskal Herriko historiaurreko artearen arloko azken aurrerapenak erakutsiko ditu zezeilaren 12an, Euskal Herriko arte paleolitikoa Joxe Miel Barandiaranen ondoren: ikuspegi eguneratua izenburuko berbaldian. Garate Maidagan Bizkaiko Arkeologi Museoko teknikari arkeologoa da.

Azkenengo berbaldia zezeilaren 19an emongo dau Alvaro Arrizabalaga Valbuena EHUko irakasleak. Joxe Miel Barandiaranek Bizkaiko arkeologiari egindako ekarpena jorratuko dau.

Berbaldi guztiak Ondare aretoan izango dira, 19:00etan. Kobie aldizkarian argitaratuko dira testuak, Paleontropologia sailean, 2015eko 34. alean, hain zuzen be.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu