III. Antzerki Arina Jardunaldiak aurkeztu ditue Bilboko P6 aretoan

Bizkaie! 2015-01-27 14:41   Kulturea

Martiaren 20tik apirilaren 19ra bitartean egingo ditue III. Antzerki Arina Jardunaldiak-Alex Angulo Saria, Bilbon. Izena emoteko epea zezeilaren 13an amaituko da. Bilboko Udaleko Kultura sailak, Café Bilbao-Tartean Teatroak eta Pabilioi 6 aretoko Antzerki Laborategiak antolatu ditue topaketak. 

Jardunaldietan parte hartu gura daben antzerkigileek gehienez 20 minutu eta gitxienez 10 minutuko lanak bialdu beharko ditue, eta egundo taularatu bakoak izan behar dira. Ez ditue lan luzeen moldaketak onartuko. Beharrak euskeraz edo gaztelaniaz egin daitekez. Antzezlanek behintzat aktore bi izango ditue, ezin daiteke bakarrizketarik aurkeztu. Leku txikietan eszenaratzeko moduko lanak izan behar dira, ganera. Gaia eta estiloa libreak dira.

Jasotako beharren artean hamar aukeratuko dira, eta hainbat saio egingo ditue, antzezpen kopuru bera egingo dabe danek. Oraindino ez dabe egutegia zehaztu, baina lehenengo antzezpena martiaren 20an izango dala aurreratu dabe.

Lau sari banatuko dira jardunaldiotan: Alex Angulo Antzerki Arin Saria, Cafe Bar Bilbao Produkzinorako Saria, Interpretazino Onena Saria eta Publikoaren Saria. Alex Angulo Saria irabazten dauen taldeak 3.000 euro jasoko ditu, eta 500na euro, lan onena egiten daben emakumezko eta gizonezko aktoreek.

Izena emoteko argibide guztiak: 696 97 17 93 zenbakiak edo info@pabellon6.org helbidean.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu