Ume Literaturako Mikel Zarate VI. Saria martxan dago

Bizkaie! 2015-01-28 10:12   Kulturea

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, umeentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, ume literaturako Mikel Zarate lehiaketea antolatzen dabe, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz. Beharrak bialduteko azkenengo eguna apirilaren 30a izango da.

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskeraz sortutako kontakizunak aurkeztu behar dira, jatorrizkoak, beste inondik moldatu bakoak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez diranak. Testuek gitxienez 10 orrialde eukiko ditue, eta gehienez, 50.

Idazlanak ondoko helbide honetara bialdu behar dira: Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria Aretxalde, 1 48196 Lezama. Epaimahaiak maiatzaren 31an jakinarazoko dau bere ebatzia. Leire Bilbao Barruetabeñak, Miren Agur Meabe Plazak eta Antxiñe Mendizabal Aranburuk osotuko dabe epaimahaia.

Sari bakarra emongo dabe, 3.000 eurokoa. Horrezaz aparte, Elkar argitaletxeak nobela edo ipuin saritua plazaratuko dau, sariaren barri emon eta sei hileko epean, behar dituan irudiz horniduta.

Lehiaketearen inguruko argibide gehiago behar izan ezkero: Lezamako Udala, liburutegia@lezama.org edo 944556126; eta, Elkar argitaletxea, liburuak@elkar.eus edo 943310267

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu